Nafarroako historiaren sintesia
Euskal Herriaren historiari buruzko testu gehienek bi akats dituzte. Bata, luzeegiak eta, horrexegatik, irakurgaitzak izatea. Bestea, askoz ere garrantzitsuagoa, gure historiari buruzko testu bat idatzi denean ia beti “lurralde” bakoitzaren historia partzialak elkarren ondoan jarriz egitea, askoren gogoan dagoen “Zazpiak Bat” tradizionaletik abiatuta. Izan ere, gaur egungo eskualde bakoitza entitate historiko eta sozial independentetzat hartzen da, betidanik hala izan balitz bezala, gure errealitatearen ikuspegi bateratua erakusten duen sarea josiko duen haririk gabe.
“Sintesi” honek gure herriko lurraldeen irakurketa bateratua eta orokorra eskaini nahi du, bere ardatz nagusia den Nafarroako erreinutik abiatuta. Liburu honetan Nafarroa diogunean, herri baten (Euskal Herriaren) adierazpide politikoa diogu. Nafar guztiok gara, hizkuntzari eta etniari dagokienez, euskaldunak. Halaber, euskaldun guztiok gara, ikuspuntu politikotik, nafarrak.
Comentarios 0 Comentario(s)