Orreagako kronikak Munjoie!
778. Karlos Handiak, erresuma germaniarren konkistatzaile eta Erromako elizaren babesleak, Marka Hispaniarra ezarri beharra du Pirinioen hegoaldean inperio islamiarraren oldarrari eutsi ahal izateko. Hala, Zaragozara abiatu dira armada frankoak inoiz ezagutu duen errege boteretsuenaren osteak, agindu zitzaion bezala, Hispaniako iparraldeko hiri handiaz jabetzeko. Baina hara heldutakoan, sarrazenoek traizioa eginda, amorruak bere bizitzako okerrik handiena egitera bultzatuko du Karlos erregea.
Konkista itsu eta negargarri baten istorioa da hau, eta Orreagako gudu tragikoarekin amaituko da, baita mito baten sorrerarekin eta garai guztietako abesti epikorik handienarekin ere: la Chanson de Roland edo Errolanen kantua.
18,50 €
17,57 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)