Panpina
Panpina antzezlana Erika Olaizolaren imajinariotik, bulkadatik, adierazteko beharretik sortutako lan bat da. Baina, era berean, proiektu hau emaitza kolektiboa ere bada, hala oholtzan, nola liburuan. Irakurleak liburu honetan, Panpina antzezlaneko edukiez gain, batetik Erika Olaizolak berak sormen prozesuari buruz idatzitako gogoetak topatuko ditu, eta, bestetik, han edo hemen bidaide izan dituen lagunek “panpina” kontzeptua buruan hartuta libururako idatzi dituzten ekarpenak.
2019ko udazkenean estreinatu zenetik, Panpina antzezlana emanalditik emanaldira hazten joan da. Publikoarekin berehalakoa izan da konexioa, eta gerora, Erikak emanaldiz emanaldi antzezlanaren energiaz jabetu ahala, gero eta ozenago egin du eztanda haren oholtza gaineko indarrak. Emanaldietara joaten denak berehala sumatuko du publikoaren konplizitatea, Erika Rooibos pertsonaia protagonistaren emakume gorputz autoironikotik bidaltzen dituen jendarte-zirtoekin aukera izango du barre egiteko, hausnartzeko, eta hunkitzeko.
Kolaboratzaileak: Leire Arenas, Oier Guillan, Idoia Beratarbide, Javier Barandiaran, Ainara Ortega, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Izaro Andres, Koldo Almandoz, Miren Amuriza, Edurne Mendizabal Tolosa eta Haizea Egiguren Iriarte.
Comentarios 0 Comentario(s)