Pape Niang. Hasiera berri bat
"Duela hamaika urte Senegaldik atera nintzenean, ez nuen uste beltza izate hutsa kondena izango zenik nire herrialdeko muga gurutzatu bezain pronto, hainbeste umiliazio jasan beharko nituenik, paradisurako odiseak Madou laguna eta biok bananduko gintuenik, Mediterraneo itsaso erdian pateraren motorrak huts egingo zigunik. Ez nuen imajinatu Afrikan jaiotzeak Europan ilegal bihurtuko ninduenik, gizonkote bilbotar bati erantzun beharko nionik oihaneko jendeak edukazio hobea duela berak baino. Baina Europak altxaturiko harresien gainetik migratzailez osatutako eta migratzaileok gidaturiko kooperatiban lanean hastea ere ez nuen espero. Ospatzeko eguna da gaurkoa. Pape Niang dut izena eta Ndar hirian hasten da nire historia".
Liburu hau INOR EZ DA ILEGALA proiektuaren barruan atera dugu eta erosketa bakoitzetik 2 euro bideratuko dira liburua wolof hizkuntzan ateratzera, gero migratzaileen artean doan banatzeko.
Comentarios 0 Comentario(s)