Poema liburu bat -irakurtzeko jarraibideak- -irakurtzeko jarraibideak-
Blas de Otero - Ángela Figuera 2022 01
Esku artean duzun hau poema liburu bat da; bertako hitzen dentsitatea, beharrik, altua izan daiteke, beraz, eskuztatze artatsua eskatzen du. Ez pentsa, halere, egiteko zail edo adituentzakoa denik. Hori bai, denbora behar izaten da, azkenean, poesiak hitza denboran geldiaraztea baitakar, amaikor eta materiagabea den denbora gauzatzea, biderkatzea, desaktibatzea, menturaz beheko adibide honetan bezala:
Argazki honetan ama haurra zen, begira
zein babesgabe dirudien,
orain bezala, zein beldur, ez dakiela
bizitzak nora eramanen duen,
nork besarkatuko.
Nik nahiko nuke lasaitu, esan,
ez dadila beldur (eskutik heldu),
ezagutzen dudala haren etorkizuna,
non ni ari natzaion itxaroten.
10,00 €
9,50 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)