Porno vs Afrodita
Gaztetxeko azken kontzertua izango da. Gaztetxea betiko ixtera doa. Gazteak hazi egin dira eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere izango da. Seme-alabek, lanak, nekeak, gain hartu dute. Kontzerturako soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango ditu ikusleak zentzumenen aurrean.
Sei gizabanako hilkor, bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun lurtar gaixoek debekatuta duten guztiaz gozatzen. Desioaren arrazionalizazioa, erabakitze ezintasuna, tabuak, fantasiak, proiekzioak eta eguneko ametsak. Rapa, trapa eta rocka. Eurak eta gu. Digitala eta analogikoa. Pornoa eta Afrodita. Aseezintasuna. Eta guztia zeharkatzen, blai egiten, musika.
Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.
Comentarios 0 Comentario(s)