Sotoan gordeak
Guggenheimeko erakusketa batean ikusi du Norak itzal bat, iheska, lekuz kanpo: beste garai baten gomuta. Ondoan du Alex, galdetu arren erantzunik lortuko ez duena; ez, behintzat, berak nahi lituzkeenaren ahotik. Egun berean jasoko du Norak aitaren heriotzaren albistea, eta horrek eramanen du bikotea Noraren sorterrira, Vianara. Han, mahasti artean, galderak pilatuko zaizkio Alexi. Odolezko familian eta hautatutako familian isildutakoak, hitz erdiak eta estalitakoak zurrustan aterako dira, ardoa barrika pitzatuan nola, (H)Ilbeltza beka irabazlearen eleberri beltz honetan.
16,00 €
15,20 €
Klub
Cantidad
Detalles
Colección
AMAIUR
Género
Narrativa
Edición
2
ISBN
978-84-18252-35-8
Idioma
Euskera
Fecha de publicación
15 diciembre 2020
Páginas
224
Peso
235gr
Más información
Comentarios 2 Comentario(s)
Oso gustora irakurri dut liburua nahiz eta atzeaka egin behar izan dut behin baino gehiagotan haria ez galtzeko eta beste gauz batzuk ulertzeko
Berez irakurtzen da, gustatu zait.