Trilogia Hiperlaburra
Ez du soberako hitzik. Ez dizu emango deskribapen xeherik, argumentu aberatsik, pertsonaien nortasun konplexurik. Motzera jotzen du beti egileak, mamira, muinera; horregatik bihurtu da Karlos Linazasoro genero laburraren egile goren, zorrotz eta emankorrena.
Umorearen gama zabala, ironiatik absurdora; gogoeta ustekabekoak, noiz kitzikagarri,
noiz sakon pentsatzekoak; mundua hankaz gora jartzen duten burutazioak, zoroak nahiz zuhurrak; sentsibilitate minbera baten aitorpen lotsatiak eta ziri lotsagabeak? Horiek guztiak topatuko ditu irakurleak liburu hirukoitz honetan, laburrean beti luze eta oparo.
20,15 €
19,14 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)