Z familia
Goizero aitak gosaria prestatzen du Amak egunkaria irakurri eta nik kartera prestatzen dudan bitartean. Gosaldu eta gero ziztuan ateratzen gara denok...
Etorri eta ikusi, jaun-andreok, neska-mutilok, etorri eta ikusi Z Familiaren ikuskizun aparta, paregabea, gaur arte inoiz eta inon ikusi ez dena. Irudimen hutsaren poderioz, sarerik gabe, artifiziorik gabe, amarru eta iruzurrik gabe, egunik goibelenak ere kolorez betetzea lortzen baitute!
...Izan ere, artista harrigarriz eta piztia trebez betetako karpa bat baino gehiago da zirkua ; errealitatea eta irrealitatea gurutzatzen diren espazioa da, beste mundukoa den mundu honetako tokia da : fikzioarena eta magiarena. Z familia (zirkuaren Z ote ?) zirkuko giroa eta egingarri-egingaitzaren arteko esanahia maite duen familia da. Eta fantasiarekiko eta errealitate-irrealitate jolas horrekiko grina da posible egiten duena egunerokotasun grisa ilusio eta ametsez betetzea. Z familiak bizimodu normala egiten du, baina irudimenezko uholde horrek
Comentarios 0 Comentario(s)