Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • 50 urte geroago | Irati Jimenez · 'Cien años de soledad'...

50 urte geroago | Irati Jimenez · 'Cien años de soledad' liburuari buruz

Irati Jimenez

“Muchos años después, frente al pelotón de fusilamiento…”. Zenbat liburu hasten dira hain modu gogoangarrian? Ba ote da gaztelaniaz besteren bat honen antzera otoi sakratu baten baten moduan hunkitzen gaituenik? “...el coronel Aureliano Buendía habría de recordar aquella tarde remota en la que su padre le llevó a conocer el hielo”.

14 bat urteko neskatoa nintzen orain 50 bete dituen 100 años de soledad lehen aldiz irakurri nuenean. Eta ordutik beti aipatzen dut gehien maite izan ditudan irakurraldiak gogoratzen ditudanean. Klasiko bat irakurriko duzunean ez dakizu balio historikoaz eta literatur merituez haratago zer aurkituko duzun, ze mailatan eragingo dizun edo hunkituko zaituen, hunkituko bazaitu. Kasu honetan zalantza horrek ez zuen lekurik izan, hasiera miragarri horren edertasunak txundituta utzi ninduelako, narrazioaren besoetan. Hitzaren sorginkeriak zabaldu berri zuen unibertso prehistorikoaren barruan egin nuen hasieratik bukaerako bidea, itsas korronte baten barruan bezala, aparretan. Liburu hordigarria da, espainolak eman duen eraikuntza monumentalenetako bat eta, era berean, espainolari berari egin zaion maitasun oparirik zintzoena. Eta potenteena.

Hain da ederra idazleak lortzen duen musika, hain da magikoa hizkuntza jotzeko duen modua, badirudiela gaztelania erabiltzen ari beharrean, García Márquez gaztelania asmatzen ari dela, Hego Amerikaren beharrek eskatuta eta haiek iluminatuta, hizkuntza eder hau dakigun denon gozamenerako.

Idazlearen aztikeriak hizkuntzaren bide guztiak agortzen dituenez, bukaerara iristen denean badirudi hitzak berak azken arnasa eman duela, gaztelaniarekin eta gaztelaniari esker sortutako mundua desegin egin behar da, liturgiak eskatuta. Hizkuntza agortuta dago, mundu berria hauspotzeak eskatu dion ekaitzak jan egin du, ezinbestean, baina zorionez irakurle askok ez dugu inoiz ahaztuko bide berrietatik eraman gaituela, gutxitan esperimentatzen den moduko indarrarekin, ahalmenarekin eta edertasunarekin.

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Txalaparta publica 'Historia de la Revolución Rusa', de León Trotsky, y reedita 'Diez días que estremecieron al mundo', de John Reed

23/10/2017

Iñaki Egaña: "Erakunde politiko bat izan da ETA, borroka armatua burutu izan duena"

27/10/2017