Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Adaxka lehorrak: liburuaren sarrera | Jokin Bergara

Adaxka lehorrak: liburuaren sarrera | Jokin Bergara

Jokin Bergara soziologoak ariketa bat planteatzen du liburuxka honetan: kapitalismoari txiki geratu zaion munduan, aro horren agortzearen aurrean, zer bide zabaldu daitezkeen irudikatzen saiatzea. Gogoeta soziologikoak, politikoak eta pertsonalak tartekatuz, trantsizio ekosozialaren tentsio-ardatzak aurkezten dira, bai eta bidezidor berriak proposatu ere. Azpian, liburuaren sarrera eskaintzen dizuegu.

Azken egunak dituzue lagunarteko oporretan. Epel dabil itsas ondoko haizea eta balkoian piztu duzu afalosteko zigarroa, lagunek mahai bueltan duten eztabaida sutsutik apur bat aldendu nahian. Bero joan dela uda, beroegi. Nekatuta zaude betiko kontu bera entzuteaz, pikutara goazela, krisitik krisira saltoka. «Lehenago ere beti joan da zerbait pikutara», diozu zupada gozo bat hartu berritan, «edo euskara, edo sozialismoa, edo existentzia kolektiboari zentzua ematen dion beste edozer». Hondamendi handiaren azken bertsioa dela klimarena, dio zure lagun batek Mexikotik ekarri zenion Mezcal Los Suicidas botilatik edalontzia bete bitartean. Luze jarraitu duzue goizaldera arte, iraultzaz, poesiaz eta kapitalismoaren amaieraz, edo munduaren amaiera poetikoaz agian. Botila hustua mahai gainean utzita oheratu zarete egunsentiarekin batera. Esnatu zarenean amaren mezu bat eta bi dei dituzu mugikorrean: «Kaixo, laztana: entzun al duzu albistea?».

Izan liteke asteroide bat, jainko baten haserrea, arma nuklearren eztanda edo eguzkiaren zigorra, modu ezberdinetan irudikatu du gizakiak bere buruaren desagerpena historian. Ez da berria lurrazalean irauteko ziurtasunean zalantza edukitzea gizakiak, eskema narratibo hori topa dezakegu gure mitologia zeharkatzen duten dozenaka ipuinetan. Krisi sozioekologikoak, ordea, sendotasun zientifikoz hornitzen du gizarte modernoek daramaten bidea talka zuzenera doala pareta biofisikoaren kontra, halako abiaduran dagoeneko ondorio batzuk igartzen hasiak baikara. Batzuek krisialdi existentzial modura bizi dute, beste zenbaitek borroka politiko eraldatzailerako ate bat zabaltzen dela iradokitzen dute, eta ez da falta mamu faxistaren itzuleraz ohartarazten duenik, humus soziologiko kolpatu eta mindu batetik indarberrituta letorkeena.

Zibilizazioaren erreprodukzioa dago kolokan, gaur ulertzen dugun moduan, behintzat. Galdera sinplea da: 2050. urtean, nola elikatuko ditugu Lur planetan biziko diren 10.000 milioi biztanleak? Nola bermatuko diegu bizimodu duina? Materialki ezinezko bilakatzen ari da etorkizunerako erantzuna, aintzat hartuta pertsonako 0,15 hektarea lur erabilgarri inguru egongo direla, eta ondorio klimatiko gero eta bortitzagoak izango ditugula. Oparotasun materiala eta kontsumo gizartea ezagutu dituen zibilizazioaren enborreko azken adaxkak ginateke, adaxka lehorrak. Adaxka lehorrak, ordea, badaki bizirauten, badaki bere burua babesteko mekanismoak aktibatzen eta klima bortitzagoetara egokitzen. Liburuxka honek, krisi ekologikoaren gaineko analisi politiko eta sozialetik harago, ateak zabaldu nahi dizkio soilik lur kolektiboetan loratzen den itxaropenari. Gogoeta soziologikoak, politikoak eta pertsonalak tartekatzen dira, beti ere argi puntu batzuk eman nahian horren konplexua den mundu beti aldakor eta korapilatsuaren ulermenari.

Datozen orriotan, hiru atal nagusi aurkituko ditu irakurleak: lehenbizikoan, krisi ekosozialaren markoa kokatu nahi izan dugu, berau sortu duten dinamika sozial nagusien gainean arreta jarrita eta Euskal Herrian lurreratuta. Bigarrengoan, krisi ekologikoari aurre egiteko proposatu diren errezeta liberal zein ezkertiar batzuen bideraezintasunean zentratu gara, erronka ekologikoaren dimentsioari erantzuteko ikuskera mugatuak direla iritzita. Azkenik, aterabide posibleak irudikatzen saiatu gara, Euskal Herritik martxan jarri ditzakegun ekimenetan eta hartu beharreko norabidean helduleku ekosozial sendo batzuk jarri asmoz.

Jokin Bergara, Adaxka lehorrak liburuaren sarreran.

Erlazionatutako edukiak

Iparrorratza bilduma berria: Iratzar eta Txalapartaren arteko elkarlana

14/09/2020

Lankidetza zaleak gara Txalapartan. Zorionez, argitaletxearen historian aukera izan dugu helburu konpartituen arabera talde edo elkarte batekin...

Beste bi urrats burujabetzarantz

23/11/2021

Multinazionalak sukaldetik eta eskolatik kanporatzea, horixe da, hitz gutxitan, Nora Salbotx Alegriak eta Tasio Erkizia Almandozek proposatzen...

Beste bi koordenatu

2/11/2022

Iratzar fundazioak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bilduma handitzera datoz bi...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Iñaki Egaña: «Esta nueva línea editorial pretende aportar al relato una visión más cercana»

26/10/2023

Ez dadin bizitza eten: liburuaren sar hitza | Miren Aranguren, Ainara Santamaria, Monika Mendiberri

31/10/2023