Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Anaïs Nin: 70 urte ondoren ere, tabuak apurtzen · Garazi...

Anaïs Nin: 70 urte ondoren ere, tabuak apurtzen · Garazi Arrula

2017ko abenduan argitaratu genuen Garazi Arrularen lehen sorkuntza-liburua, Gu orduko hauek. Baina, ordurako letren munduan eskarmentu handia zuen idazle tafallarrak, haurrentzako eta helduentzako zenbait literatura lan ekarri baititu euskarara; besteak beste, Walter Benjamin, Amélie Nothomb eta Anaïs Ninen obra bana. Azken honen perfila idatzi zuen Arrulak Venusen delta euskaratu zuenean, ondoko lerroetan irakurri ahal duzuena.

Idazten dugu bizitza bitan dastatzeko, unean eta atzera begiratzean.

Anaïs Nin

1903an sortu zen Anaïs Nin, Pariseko aldirietan. Ama Rosa Culmell erdi frantses erdi daniarra zen, kantuan Kuban ikasitakoa, eta aita, berriz, Joaquin Nin katalan-kubatar konpositore eta piano-jolea zen. Gurasoak banandu egin ziren aitaren emakumezaletasunarengatik, eta Anaïsen amak Amerikara eraman zituen seme-alabak, bizitza berri bati ekiteko. Barkuko bidaian, hamaika urteko neskatxa eguneroko bat idazten hasi zen, aitari bidaliko zion gutun gisan. Amerikan ekin zion idatzi eta argitaratzeari, bere kasa ikasi zuen eta modelo lanak egin zituen. Hogei urterekin ezkondu zen, Hugo Guiler bankariarekin. Gizonaren lanak Frantziara bizitzera eraman zituen berriz, non idazten segitu zuen, eta diru premiagatik flamenko dantzari ere aritu zen. Psikoanalisiari ekin zion, Otto Rank terapeuta austriarrarekin. Hala mintzatu zitzaion idazlea: «Bigarren jaiotzaren ardura geurea da erabat; auto-sorkuntza bat da. Bigarren jaiotza zuk egin dezakezun hori da».

1939an, Anaïs eta Hugo New Yorkera itzuli ziren, heltzear zen gerrak presaturik. Anaïsek 44 urte zituela, Rupert Pole aktore izandakoa ezagutu zuen Manhattanen, amorante bihurtu eta Kaliforniara bidaiatzen hasi zen. Handik gutxira, harekin ezkondu, eta Los Angeles eta New York artean igaro zituen hurrengo urteak; Anaïsek bi ezkontide izate horri «bi kostaldetako trapezioa» deitzen zion. Affair horretaz gainera, Anaïsek hamaika amorante izan zituen, hala nola, Henry Miller idazlea, Otto Rank psikoanalista, Gonzalo More iraultzailea eta beste aldizkako sexu-harreman batzuk, baita emakumeren batekin ere. Anaïs Nin 1977an hil zen, Los Angelesen.

Idatzitako bizitza bat

Argitaratu dituen egunerokoengatik da bereziki Anaïs ezaguna. Bizi zela hamabost liburu kaleratu zituen, zazpi eguneroko eta elkarrizketa liburu bat. Kritikariek diotenez, haren liburuetako gehienak estilo surrealista frantseseko abangoardia liburuak dira. Egunerokoak bere bizitzaren berri emateko modu bat zen, testigantza idatzita uzteko; «Badakit uste duzuela zuek ni deskubritu ninduzuela Diarya argitaratu nuenean, baina, egiaz, nik deskubritu zintuztedan zuek». Orotara, 69 eguneroko liburuki daude; idatzi originalek 35.000 orrialde baino gehiago dituzte. 1966an, 63 urterekin, Anaïsek egunerokoak merkaturatzeko baimena eman zuen. Arrakasta itzela izan zuten, sexu-iraultza zurrunbilo baten erdigune bihurtu ziren, eta unibertsitateetan hitzaldiak emateko deitzen hasi zuten. Bere esanetan, «arrakastaren sekretua ez du zertan talentu bikain baten ondorio izan; hori baino, burugogorkeria bikainaren ondorio da. Ez gara bikainak hastapenetan; bikain bihurtzen gara patuak gure aurrean jarritako oztopoak onartzeari uko egiten diogunean».

Lorpen artistikoa aparta izanagatik ere, autorearen bizitza paregabeak zeresan handiagoa eman du, eta biografia eta ikerlan aunitz bete ditu. Mugimendu feministaren eztandak, 1960ko urteetan, Anaïsen hogei urteko lana baliatu zuen ikuspuntu feminista emateko, eta alde horretan sakondu nahiak ere eragin zuen hainbat hitzaldi sorta; «irakurri ohi ditudan emakumeak –zeren eta beti irakurri izan ditut emakumezko autoreak, inspirazio iturri handia izan direnak– beren burua askatzeko gai ziren emakumeak izan dira, beren askatasuna eskatzen ez zutenak, hori sortzeko kapaz zirenak». Halere, Anaïsek ez zuen bere burua garaiko aktibismo politiko horrekin lotzen.

Orrialdea dolar baten truk

Anaïsek uste zuen narrazio erotikoetan aurkezten zituen pertsonaiak muturreko karikaturak zirela, eta sekula ez zuen asmorik izan horiek argitaratzeko; alta, 1970. hamarkada hasieran iritziz aldatu zuen. Venusen Deltako ipuinak 1940ko urteetan fikzio erotikoa nahi zuen bildumagile batentzat idatzi zituen arren, autorea hil ondoren kaleratu ziren lehenengoz. Orrialdeko dolar bat ordaintzen zion bildumagileak poesia alde batera utzi eta sexuan arreta jar zezan eskatu zion Anaïsi, baina autoreak jakin zuen pornografia baino zerbait gehiago sortzen. Hamabost narraziok osatzen dute liburua, eta pertsonaia batzuk batean baino gehiagotan agertzen zaizkigu. Hainbat gai lantzen ditu, horietako anitz tabu zirenak (eta egun ere badirenak, agian), intzestua, bortxaketa, prostituzioa eta pedofilia kasu. Bere bizitzaren arrastoa ere nabari daiteke, gehiegikeriak eta Pariseko bizitza artistikoak bor-bor egiten baitute kontakizun gehienetan. Emakumeen sexualitatearen ikertze moduko bat dela esan daiteke: «Indibiduoaren aberastea da, hain zuzen ere, gure bizitza kolektiboa aberasten duena. Ahantzi egin ohi dugu hori. Emakumearentzat okerragoa zen, batez ere ez zelako espero berak deus ekoiztea. Ez zen espero berak sortzea».

Garazi Arrula

Anaïs Nin

Anaïs Nin (Neuilly, 1903-Los Angeles, 1977) idazlea AEBetan eta Europan bizi izan zen giro kosmopolitan. Artista eta idazle asko izan zituen adiskide: D. H. Lawrence, Henry Miller eta Antonin Artaud, besteak beste. 1932an argitaratu zuen haren lehen liburua, D. H. Lawrenceri buruzko saiakera bat. 1940ko hamarkadan, diruak behartuta, ipuin erotikoak idatzi zituen aberats anonimo batentzat, baina 1970eko hamarkada arte ez zituen argitaratu. Bi liburuetan bildu zituen ipuinok: Delta of Venus eta Little BirdsHalaber, eleberri ugari argitaratu zituen; Winter of Artifice (1939), Ladders to Fire (1946), A Spy in the House of Love (1954) eta Novel of the Future (1969). Baina, hala ere, bizitza osoan idatzi zituen egunerokoak, Journals (1931-1971), dira haren idazlan ezagunena.

Garazi Arrularen lehen liburua

¡Suscríbete a nuestro Newsletter!

Recibe novedades, descuentos, noticias...

Erlazionatutako edukiak

Garazi Arrula: "Txunditu egiten nau batzuetan zer urrun gauden elkarrengandik; hurbilekoekin ere zenbat gauza isiltzen diren; zer oker gauden segurutzat ditugun bestearen kontuez"

25/11/2017

Garazi Arrula Ruizek (Tafalla, 1987) itzulpengintza eta interpretazioa lizentziatura ikasi zuen eta orain tesia egiten ari da autoitzulpenaren...

Harkaitz Cano bere literaturaren errebaletan | Mecanografiak | Irati Jimenez-en hitzaurrea

4/10/2018

Harkaitz Canoren narrazio laburren bilduma “canoniko-ez-kanoniko bat” osatu du Irati Jimenez-ek Mecanografiak izeneko lan berri honetan. “Bilduma...

‘Bai mundu berria’ liburuaz beharbada ez dakizuna, 12 oharretan

11/01/2019

Aldous Huxley-ren ‘Bai mundu berria’ (1932) idazlan klasikoa XX. mendean argitara emandako eleberri irudimentsuetako bat da. Huxleyren mundu...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

Nelson Mandela y su largo camino hacia la libertad

18/07/2018

19 de julio de 1522 • Cae el castillo de Amaiur

19/07/2018