Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Eltzea gori-gori 80ko hamarkadaren beroan | Ezker...

Eltzea gori-gori 80ko hamarkadaren beroan | Ezker abertzaleko gazte antolakundeen 40 urteko historia

Lemoako Gazte Topagunean aurkeztu genuen ...eta segi aurrera! liburu kolektiboa, Jarrai sortu zela 40 urte egiten zituenean.  Lau hamarkadetako historia kontatzea erraza ez bada ere, saiakera honek gertakari, eztabaida eta erronka nagusien errepasoa egiten du; horretarako, protagonisten ahotsak eta bizipenak tartekatzen dira narrazioan, eta material grafikoz janzten da liburua. Mutazio handiak izan dituzte gazte mugimenduak nahiz ezker abertzalean kokatutako gazte antolakundeek, eta liburuak ongi islatzen ditu guztiak.  Gaurdaino ekarri gaituen jakintza horren transmisiorako tresna da, dudarik gabe. Albiste honetara 80ko hamarkadari buruzko atalaren hasiera ekarri dugu, liburuaren lagin modura.

Laurogeiko urteek irakite-puntura eraman zituzten Euskal Herrian ziren eta ez ziren eltze guztiak, gori-gori denak.

1973ko petrolioaren krisiaren ondorioak agerian zituela, Espainiako Estatuak ekin egin zion Europako Merkatu Komunean sartzeko prozesuari. Krisiak sakon eragin zuen ekonomia kapitalista, eta agertoki berrian egokitzeko mandatariek hartutako erabakiek baldintzatuta hasi zen 80ko hamarkada. 1982ko hauteskundeak irabazi ondotik, honela, PSOEk ere «industria-birmoldaketa» deiturikoa abiatu zuen. Birmoldaketa, kasu askotan, benetako deslokalizazio prozesuetara itzuli zen: lan indar merkearen bila eta merkantzien nahiz kapitalen mugimendurako zergarik gabe, industria nazionalak lekuz aldatu ziren. Hego Euskal Herriko industria indartsua desegin zuten, milaka lanpostu galduz eta eskualde askotan langabezia tasa neurri kezkagarrian handituz. Industriaz gabetuta, atzo eskualde oparo zirenak miseria gorrian ziren gaur, eta miseriak apatiari nahiz bestelako «arazo sozialei» bide eman zien. Langile borrokak lehertu ziren han eta hemen, eta Olarran edo Euskaldunan bezala, erresistentziak ez ziren gutxi izan. Larria zen egoera, are larriagoa gaztea izanda, eta garai honetan sakondu genuen gazte antolakundearen eta LAB sindikatuaren arteko elkarlanean; kasurako, 1985eko Maiatzaren Lehenaren testuinguruan gazte langabeziaren larriaz ohartarazteko garatutako kanpaina.

Bestetik, hamarkada berrian, berebiziko garrantzia izan zuen 70eko hamarkadarekin sortutako mugimendu sozial berrien jardunak, hala nola, Mugimendu Feministak edo Mugimendu Ekologistak.

Ipar Euskal Herrian, 68ko Maiatza eta Parisko gertakariak iragan berri, eta emakume gazteak protagonista zituen Emakumeen Askapenaren Aldeko Mugimendu bizia sortu zen, batez ere Baionan eta inguruetan. Abortu librea eta doakoa aldarrikatzeko talde ugari sortu ziren, 1960tik aurrera sortu eta hedatutako Mouvement français pour le planning familial (MFPF) kasu. Hego Euskal Herrian, berriz, frankismoaren aurkako erresistentziaren altzoan sortu zen Mugimendu Feminista, Franco hil ondotik errotuko zelarik. 70eko hamarkadaren bigarren erdialdetik aurrera, mugimendua ekarriko zuten hainbat gertakari jazo ziren, abortatzeaz eta abortua praktikatzeaz akusatuta Basauriko hamaika emakumeren kontrako epaiketa kasu, 1976an. Hurrengo urteko abenduaren 8tik 11ra bitartean, berriz, «Euskadiko Emakumearen I. Ekitaldiak» antolatu ziren Leioako unibertsitatean. Euskal Herriko lehen jardunaldi feminista horien prestaketan hainbat taldek elkarlanean jardun zuten, eta zenbait bilkuratan Hego Euskal Herriko nahiz Ipar Euskal Herriko emakumeak elkartu ziren. 1984ko bigarren Jardunaldi Feministen ondoren, emakume gazteek elkartzeko beharra ikusi zuten, eta, horrela, 1986ko urriaren 18 eta 19an «Euskadiko Emakume Gazteen Topaketak» egin ziren lehen aldiz, Orion.

Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren baitan ere izan zuen eraginik mugimenduak, eta 1978an, esaterako, KAS Emakumeak eratu zuten hasi alderdiko eta Euskal Emazteak Bere Askatasunaren Alde (EEBAA) taldeko hainbat emakumek eta beste zenbait independentek. KAS Emakumeak desegin eta gero, 1981eko urrian, Aizan! sortu zen helburu nagusi batekin: «Nazio, klase eta sexu zapalkuntza deuseztatzea, betiere patriarkatuaren kontrako borroka Euskal Herriko nazio askapen mugimenduaren barruan kokatuz, eta gainontzeko askapen borrokekin uztartuz». Antolakunde gisa KAS barnean integratuko ez bada ere, KAS blokearen alternatiba taktiko eta estrategikoa bere egin zuen, eta «zapalkuntza hirukoitzaren» garapen teorikoari lotu zitzaion. Aizan!-en azken urteetan, baina, kaseko erakunde feminista sortzeko prozesua abian jartzeko baldintzak sortu ziren, eta, horrela, 1988an, kasen barruan kokaturiko talde feminista sortu zen: Egizan.

Borroka ekologista puri-purian zen, zehazki, Lemoizko zentral nuklearraren kontrako borroka. 1970eko hamarkadan Hego Euskal Herrian lau zentral nuklear eraikitzeko asmoa agertu zuen Espainiako estatuak, horietako bat Lemoizen, baita eraiki ere. Iberduero energia ekoizle eta banatzaileak 1972ko abuztuaren 3an hasi zituen eajk hasieran ahapeka eta aurrerago gogoz babestutako proiektuaren lanak. Urtebete igarota, 1973ko irailaren 27an, Espainiako Energia Zuzendaritzak Debako (Itziar-Deba), Ispasterreko (Ea eta Ispaster artean) eta Tuterako (Arguedas) zentral nuklearrak eraikitzeko plana jarri zuen mahai gainean. Erabakiak kezka eta ezinegon handia eragin zituen euskal gizartean, eta proiektuokiko nahiz energia nuklearrarekiko kontrakotasunak herri mugimendu berri baten sorrera ekarri zuen. Hamarkadak aurrera egin ahala, herri mobilizazioa handitu egin zen, eta 1977. urtea mugarria izan zen zentralaren aurkako borrokan, ekainaren 3an etak eraikuntza lanen kontrako lehen ekintza egin baitzuen. Urte bereko abenduaren 18an, berriz, ETAko komando bat Lemoizko zentral nuklearrean sartzen saiatu eta guardia zibilarekin izandako tiroketaren ondotik, David Alvarez Peña militantea larri zaurituta ospitaleratu zuten. Hilabeteren buruan hil zen, 1978ko urtarrilaren 14an, eta zoritxarrez ez zen azkena izan.

Lemoiz «interes militarreko gune» izendatu zuten, eta protesta antinuklearretan atxilotutako ekintzaileei legedi antiterrorista aplikatzen hasi zitzaien. Herri mobilizazioen kontrako jazarpena areagotu egin zen eta 1979ko ekainaren 3an guardia zibilak tiroz hil zuen Gladys del Estal, hogeita bat urteko donostiarra, Energia Nuklearraren Aurkako Ekintzaren Nazioarteko Egunaren kari Euskal Herriko Nuklearren Aurkako Komiteak Tuteran antolatutako ospakizunetan. ETAk, bere aldetik, proiektuaren aurkako jardun armatua gogortu, eta Iberdueroren azpiegiturei eta eraikinei erasotzeaz gain, zentraleko arduradun nagusien aurka ekintza armatuak egiteko erabakia hartu zuen; entzutetsuena, Jose Maria Ryan Lemoizko lanen ingeniari burua eta etorkizuneko zuzendari teknikoa izango zenaren bahiketa (1981eko urtarrilaren 29an) eta ondorengo hilketa. Gertakari hark ondorio erabakigarriak izan zituen zentralaren etorkizunarentzat. 1982ko udan lanak behin-behinean eten ziren, eta 1984an, berriz, behin betiko.

«Beruneko urteak» ziren, «gerra zikina» edo, zuzenago, estatu terrorismoaren urteak. Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL) taldeak aurrekari izan zituen talde parapolizialen lekukoa hartu zuen, esaterako, Batallón Vasco Español (BVE), Anti Terrorismo Eta (ATE) eta Alianza Apostólica Anticomunista (Triple A). 1983ko urrian eman zen aditzera lehen aldiz, Joxean Lasa eta Joxi Zabala gazte errefuxiatuen bahiketa eta hilketa aldarrikatzean. GALek 1983tik 1987ra arte jardun zuen, eta, orotara, 27 herritar hil zituen ia lau urtean. 1986an bi gertakarik eraman zituzten GAL sortu eta antolatu zuten Espainiako estatuko aparatuko buruak helburuak beteta zeudela egiaztatzera. Batetik, Frantziako Justiziak bost urteko zigorra ezarri zien euskal iheslarien kolektiboko lau kideri gaizkile taldeko kide izateagatik. Lehen aldiz epaitu eta zigortu zituzten euskal iheslariak. Bestetik, Frantziako polizia iheslariak erabateko presazko prozeduraz Espainiako poliziaren esku uzten hasi zen. Charles Pasqua Frantziako barne ministro izandakoak gerora aitortu zuenez, GAL amaitzearen truke euskal errefuxiatuak estraditatzea onartu zuen Parisek. Horiek horrela, 1987ko urriaren 3an, Frantziako gobernuak 2.000 polizia mugiarazi zituen Ipar Euskal Herrira: 120 etxe miatu, gehienak epailearen agindurik gabe, eta 61 herritar atxilotu zituzten.

1985ean, pankarta bat eskegi nahian ari ziren Jarraiko hainbat militante atxilotu zituen poliziak Iruñean, eta, paradoxa irudi arren, hala delako akaso, pankartan idatzitako leloak ezin hobeki laburbiltzen zuen garaiko belaunaldi gaztearen kezka: «Paro, mili, heroína, represión. PSOE culpable». Halaxe kontuak, halakoak garaiak.

1979ko maiatzaren 10ean aurkeztu zen jendaurrean Jarrai. Berrogei urte igaro dira ordutik; efemeride borobila, inondik ere. Lan honen helburua, baina, ez da antolakunde baten jaiotza ospatzea. Orrialdeon asmoa ez da sortze baten oroitzean agortzen. Izan ere, hogei urte dira Jarraik erretiroa hartu zuela. 1999ko azaroan, eta Gazteriak antolakundearekin elkarlanean, hogei urtez ondutako eltzea belaunaldi berriei eskaini zien. Lurraren kontra lehertutako eltzearen pusketatik sortu zen Haika, Segi gero, eta buztinarekin jolasean ari dira Ernai eta Aitzina egun. Jaso, hautsi eta pusketetatik berria sortu. Etengabeko berrasmatzea. Berrogei urte eta oraino eskutik eskura darabilgu eltzea, igaroaldiak bezainbat moldeatze izan dituela. Hori ospatu asmo du liburuak.

Liburu kolektiboa

Koordinatzaileak: Jon Markel Ormazabal, Irati Sienra, Xabier Iraola.
Testua: Jon Markel Ormazabal eta Irati Sienra.
Lan-taldea: Jon Markel Ormazabal, Irati Sienra, Xabier Iraola, Endika Perez, Ana Lizarralde, Oihane Uitzi, Kattalin Artola.
Lekukotasunak: Aiora Epelde, Aure Perez, Amaia Zufia, David Pla, Josetxo Otegi, Olatz Dañobeitia, Maitane Intxaurraga, Saul Kurto, Txema Matanzas, Elene Korta, Irati Tobar, Ibai Sueskun, Ibon Meñika.
Orrazketa: Floren Aoiz.
Zuzentzailea eta itzultzailea: Haizea Saez de Eguilaz. 
Talde elkarrizketetan parte hartu dute: Ainara Ladron, Aintzane Zorroza, Aiora Epelde, Aitor Elizaran, Aitziber Plazaola, Amaia Elixiri, Amaia Nicholson, Ana Lizarralde, Ander Mayora, Antonio Alvarez “Oliver”, Antton Morcillo, Dabid Zelai-Zugadi, Egoitz Garmendia, Egoitz Urrutikoetxea, Endika Perez, Eneko Aldana, Esther Agirre, Floren Aoiz, Gaizka Likona, Garikoitz Etxeberria, Gorka Torre, Gotzon Elizburu, Gotzon Kortazar, Haizpea Abrisketa, Ibai Agirrebarrena, Ibai Sueskun, Igor Chillon, Igor Ortega, Iker Casanova, Imanol Iparragirre, Iñaki Lizundia, Ion Telleria, Irati Mujika, Irati Tobar, Itsasne Fernandez, Itsaso Cuevas, Jabi Gonzalez, Jasone Manterola, Jon Salaberria, Kai Saez De Eguilaz, Karlos Renedo, Maddi Aldalur, Maitane Intxaurraga, Mikel Zubimendi, Olatz Carro, Olatz Dañobeitia, Paul Laka, Pipe San Epifanio, Unai Lizaso, Urko Larrañaga, Xabi Duhalde eta Xalba Ramirez.

Euskal gazte mugimenduaz liburu gehiago

¡Suscríbete a nuestro Newsletter!

Recibe novedades, descuentos, noticias...

Erlazionatutako edukiak

40 urte... eta segi aurrera!

4/05/2019

Ameriketako ipar-mendebaldeko jatorrizko herrien tradizio baten berri eman zuen Eduardo Galeanok. Erretiroa hartzekotan den eltzegileak bere...

Gazte gara gazte... eta ez gaude konforme! • Floren Aoiz

13/05/2019

Berrogei urte eta gazte, oraindik ere? Jarraiko kidea nintzelarik, irri egiten genuen hainbat alderditako gaztek berrogei urte baino gehiago...

Gazte Topaguneak eta Mendi Martxak | Ezker abertzaleko gazte antolakundeen 40 urteko historia

10/06/2019

Lemoako Gazte Topagunean aurkeztu genuen ...eta segi aurrera! liburu kolektiboa, Jarrai sortu zela 40 urte egiten zituenean.  Lau...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Yo sí te creo: un estudio de caso para entender todo el entramado de la cultura de la violación

21/06/2019

Los sucesos del Stonewall Inn (1969) · Itziar Ziga en 'Malditas'

27/06/2019