Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Historia eta fantasia, eskutik

Hiru plano marraztu dituzte Garazi Albizuak, hitzez, eta Olga Carmonak, irudiz: batetik, greziar mitologiara jo dute, hiru ahizpa iruleren joko-zelaira; bestetik, Lurrera etorri dira, eta gaur eguneko gazte batengan fokoa jarri; azkenik, historiako hiru emakume berreskuratu dituzte, zeinak XVI-XIX. mendeetako Europan bizi izan baitziren. Iruleen larruan sartuta, hiru plano horiek artez harilkatu dituzte egileek, bikoteak elkarrekin argitaraturiko lehen komikian.

Hiru dira iruleak: Kloto, Lakesis eta Atropos. Beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak. Gizakien patuaren jabe eta gidari… baina, hargatik, Lurrean aspaldi ahaztuak.

Asper-asper eginda, Klotok jolas tentagarri bat proposatu die ahizpei: ehuntzeko hariak hartu, eta lurtar baten bizitzan eragingo dute. Lurrean, Dickensen Eguberri kanta ezagunean bezala, Mar gazteak hiru fantasmaren bisita izango du. Ez da Gabon gaua, ordea, eta bisitariek ez diote alegiazko irakaspenik eman nahi; behinola bizi izan ziren emakume esanguratsuak dira: Margaret Fuller, Margarita Nafarroakoa eta Inés Joyes y Blake. Emakume beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak, inondik inora ahaztu behar ez genituzkeenak.

Garazi Albizuaren testu iradokitzaileak eta Olga Carmonaren ilustrazio indartsuek gidatuko gaituzte istorio irudimentsu honen bilbean, historia eta fantasia abilezia handiz harilkatuz.

Fantasiaren eta errealismoaren hariak bilbatuz, orainaldi labur-itsua hedatzen dute Garazi Albizuaren hitzek eta Olga Carmonaren ilustrazio indartsuek. Iruleek umorea, amorrua, lehia eta potentzia jartzen dituzte jokoan. Kloto, Lakesis eta Atropos ez dira ama ongileak, asperdurak daramatza Marren bizitza hankazgoratzera, baina inork ez zuen esan on egiten digun guztia iturri garbitik datorrenik. Usoak baino, beleak maiteago nik.
Uxue Alberdi, hitzaurrean

Egileak

Olga Carmona Peral. 1977, La Línea, Cádiz (Espainiako Estatua). Arte Ederretan lizentziaduna (Granadako Unibertsitatea) da, eta Ilustrazio Zientifikoa graduondokoa (UPV/EHU) egin zuen. 2004an hasi zen komikiak argitaratzen, eta ordutik autore oso jardun izan da, nahiz eta hainbat gidoilarirekin ere kolaboratu duen txandaka. Hauek dira argitaratu dituen zenbait lan: Lady Enigma (Cósmica, Aces Weekly), Comando malva (Dos bigotes), Normal (Dibbuks), Salvando las distancias (Ong Colectivo Milenta Muyeres), 50 Años no es nada (Dibbuks eta Aleta Ediciones), Probabilidades (Recerca Editorial). Irudigile gisa, Santillana, Edinumen, Vicens Vives, MacMillan eta Oxford University Press argitaletxeetarako eta El País Semanal aldizkarirako lanak egin ditu, besteak beste. olgacarmonaperal.blogspot.com (@olga_CPeral).

Garazi Albizua Castelao. 1985, Santurtzi, Bizkaia (Euskal Herria). Diseinatzaile grafikoa, idazlea eta komikigilea da. Hauek dira argitaratu dituen lanetako batzuk: Lara de Altopico (2021, Apache Editorial), Lea ipurterrea (2021, Apache Editorial), Geun (2019, Denonartean), Izadia (2018, Denonartean), Nola egiten dute dortokek? (2015, Denonartean) eta Kemena (2017, Denonartean). Bizkaia Irratiko “Irakurrieran” irratsaioan esatari dabil, eta EIEko lantaldearen parte da.

Komikiaren pertsonaiak

Iruleak

Kloto, Lakesis eta Atropos dira, greziar mitologiaren arabera gizakiaren patua erabakitzen zuten hiru ahizpak. Moirak ere esaten zaie, “banatzaileak”, antzinako grezieratik datorren hitza. Zeus eta Temisen alabak ziren, eta oso lege estua zuten, jainkoek ere ezin baitzuten haien legea alda. Hari baten bidez gidatzen zituzten gizakien jaiotza eta heriotza. Komikiaren hasieran, asper-asper eginda ageri dira, eta Klotok, hiruretan gazteenak, erronka egiten die ahizpei.

Margaret Fuller

Kazetaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen. Cambridgen (Massachusetts) jaio zen. Aitak bere gain hartu zuen haren heziketa. New York Tribune egunkariko erredakzioan, literatura-kritikak idatzi zituen lehen emakume kazetaria izan zen. 1840an, emakumeentzako solasaldi taldeak antolatu zituen, gerora Woman in the Nineteenth Century lanaren oinarri izanen zirenak; solasaldi horiek helburu zuten emakumeei beren buruaren gaineko kontzientzia ematea, emakume perfektua-ren kanonak haustea eta jasotzen zuten hezkuntzari eta beren eskubideei buruz hitz egitea.

Margarita Nafarroakoa

Noble frantsesa, Nafarroako erregina, idazlea eta humanista izan zen. Angulemako gazteluan jaio zen 1492an. Karlos Orleansekoa izan zuen aita, eta ama, Luisa Savoiakoa. Aita hil ondoren, amak Madame de Chatilloneri eskatu zion alabaren hezkuntzaz arduratzeko. Harekin latina, italiera eta gaztelania ikasi zituen, baita neoplatonismoa ere. Intelektualez, artistez eta pentsalariz inguratu zen. Erlijio jazarpenen aurka, Margaritak babesa eskaini zien heretikotzat jo zituzten zenbaiti, eta jazarria izan zen horregatik. Bere lanik ezagunena Heptameron izeneko ipuin eta istorio bilduma bat da, zeina zenbaiten artean berriki euskarara itzultzen hasi baitira.

Inés Joyes y Blake

Jatorri irlandar eta frantseseko idazle eta itzultzaile espainiarra izan zen (1731-1808). Madrilen jaio zen, hainbat hizkuntza egiten zituen, literatura-solasaldietan parte hartu zuen eta 1798an Espainiako lehen saiakera feministetako bat idatzi zuen, Emakumeen apologia izenekoa. Hain zuzen, testu hori Samuel Johnsonen Rasselas, Príncipe de Abisinia eleberriaren itzulpenean txertatu zuen, eta itzulpen horri esker egin zen Inés ezagun letren esparruan. 1752an Agustín Blake merkatariarekin ezkondu zen, eta bederatzi seme-alaba izan zituen. Itundutako ezkontza izan zen. Senarra hil ondoren, bera arduratu zen haren negozioez. Inés Malagan hil zen 1808an.

Mar

Gazte iruindarra da Mar, zeina lan prekario ez oso motibagarri batetik bestera ibiltzen baita, bizikletan, egunero-egunero. Bere bizitza horixe izanen dela sinesten hasia denean, ezustean, bere egunerokoa hankaz gora jarriko dute hiru bisitarik; iraganetik txandaka etorriko zaizkio, ezin ulertu zergatik, eta temoso nahiko diote erakutsi haiek nor izan ziren, zer egin zuten, zein izan zen haien patua.

Gure komiki bildumako azkenak

Erlazionatutako edukiak

Tupust! Euskal komikigintza feministarantz

6/03/2019

Orokorrean, umorea eta satira, eta are zehazkiago binetagintza eta komikigintza maskulinitateek gobernaturiko esparruak izan dira. Bai, baita gure...

Pediatraren kontsultaren barrenetan

18/11/2019

Santi Brouard, pediatra, politikari eta euskaltzalearen bizitza eta heriotza fikzioaren bidez eraiki dute Harkaitz Canok, hitzez, eta Adur Larreak,...

Trabajos nocturnos contra el sistema

3/12/2021

“Desde que tengo edad para razonar, descubrí a mis verdaderos enemigos: los rentistas, los propietarios, los industriales, los militares y los...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

'Las dos mafias': prólogo de Claudio Fava al libro de su padre, que fue asesinado por la Cosa Nostra

19/09/2022

Lo que se esconde tras la transformación verde

5/10/2022