JUUL 2019 ikastolen hauteskunde literarioen emaitzak
Txalaparta 9/04/2019
Compartir
Apirilaren 2an JUUL hauteskunde literarioen 21. edizioa egin zuten Euskal Herriko ikastoletan. Aurten, 16.600 boto inguru jaso ziren, eta azken urteetan bezala, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia eginen die. Horretarako, Miren Doiz artista nafarrari JUUL saria egin zezala eskatu zitzaion. Jarraian, liburu bozkatuen zerrenda ikus dezakezue.
3-6 urte bitartekoa
Ipuin hunkigarri honetan heriotza, nahigabea eta adiskidetasuna oso modu irekian lantzen da.
"Aitona hil egin da" esan dio Elefantek Hartzi. Ez du aitona sekula berriro ikusiko? Elefantek eta Oilok lasaituko dute, aitona betirako bere alboan egongo dela azalduko baitiote. Hirurek elkarrekin agur polita egingo diote aitonari.
Milak bi etxe ditu: batzuetan, amaren etxean bizi da, eta bestetan, aitarenean. Gaur, amaren etxera doa. Amaren etxean, Milak hortzak eskuila berdearekin garbitzen ditu. Aitaren etxean, berriz, eskuila gorri batekin. Egia esan, ez da gauza bera izaten amarekin egotea, edo aitarekin. Baina amatxorentzat eta aitatxorentzat Mila munduko neskatilarik maitagarriena da. Eta hori ez da inoiz aldatuko!
6-8 urte bitartekoa
A partir de 4 años.
Tres hermanos, desoyendo las advertencias de su madre, se adentran en un bosque oscuro y misterioso, donde cualquier cosa puede suceder. El más pequeño, temeroso y consciente del peligro, trata de avisar a los dos hermanos mayores, pero cuando tiene que tomar una decisión acaba por acompañarlos. Como no saben el camino de vuelta, deciden entrar en la casa de la bruja, donde...
8-10 urte bitartekoa
10-12 urte bitartekoa
Martzelo haur itsu bat da. Halere, nahiz eta itsua izan eta begiak erabili ez beste haurrek bezala, oso ondo baliatzen da gainontzeko zentzuekin; esan nahi da eskuekin edo belarriekin. Hain ondo entzuten du, hain ondo ukitzen eta usaintzen, ezen, begien faltan, badirudi ikusi egiten duela belarriekin, ikusi eskuekin eta ikusi sudurrarekin. Halere, haur batzuek uste dute haur gaixoa dela. Baina,...
Laster izango dira Bilboko jaiak eta Nur Larrabetzun dago oporretan. Gurasoekin egin du plana arratsalde batean ferietara joateko, barraketara. Esan eta egin. Nurrek ondo pasatzea besterik ez du buruan: Ur-txirristan behera jaistea, dardoak jaurtitzea globoak lehertzeko… baina iritsi bezain laster, Nur ahoa zabalik geratu da: Ezin du sinetsi! Aspalditik zeukan “hegan” egiteko ilusioa, eta han...
Haizearentzat uda berezia izango da hau: batetik, gurasoak elkarrekin haserre dabiltzala-eta, nor bere aldetik joango dira oporretan, eta bera izeba Eneritzen etxean geratuko da. Bestetik, izeba Eneritzek Saharako lagun batzuen alaba ekarriko du etxera uda-pasa: Souhaila.
Ez da erraza izango Souhaila eta Haizearen arteko harremana, hasieran. Ohitura berriak ikasibeharrari urruntasuna,...
12-16 urte bitartekoa
Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.
Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua
taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra...
Liburu guztiz berezia idatzi du Miren Agur Meabek, Concetta Probanzaren marrazkiz horniturik agertzen den hau. Orain artean, poesian eta gazte literaturan eman ditu bere onenak Meabek, eta lan honetan, berriz, arlo biak uztartu ditu: nobela bat da berez Zer da, ba, maitasuna?, bere baitan poema-liburu bat txertaturik daukana.
Nobela bat esan dugu, baina bi direla ere esan liteke. Izan ere, bi...
Martina gure laguna desagertu denetik, urduri gaude guztiok, eta batez ere triste, lur jota. Eta normala da, izan ere, inork ere ez dakigu oraindik zer gertatu zen egun madarikatu hartan Martinarekin.
Egun hartan bereziki, ni pozak txoratzen nengoen, Martina eta bion artean gertatu zen pasadizotxoarengatik. Gure laguna desagertu baino ordubete lehenago gertatu zenarengatik. Baina ustekabean,...
¡Suscríbete a nuestro Newsletter!
Recibe novedades, descuentos, noticias...
Comentarios 0 Comentario(s)