Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Letren exhibizionismoa • Asel Luzarraga

Asel Luzarraga idazle bizkaitarrak 'Bioklik' nobela berria plazaratu du. Aurkezpenaren harira, Txalaparta aldizkarian duela bost urte idatzi zuen artikuloa berreskuratu dugu. "Zertarako idatzi?", galdetzen zion bere buruari.

Duela gutxi, maiz errepikatzen den gaiari buruzko artikulua irakurri dut berriro ere: literatura eta konpromisoa. Gaiari zuzenean heldu barik, horrek ekarri didan beste galderari egingo diot koska: zertarako idatzi?

Atzera begiratuta, konturatu naiz emandako erantzuna bilakatzen joan dela: 6, 18, 24... urterekin eman ohi nituen gehienak gaindituta daude egun eta, hala ere, idazten jarraitzen dut. Eta hara horren ondorioa: orain arte nire bakarrizketetan edo solasaldietan bilatu ditudan zio gehienak gaindituta badaude..., ez ote dira egungoak ere iragankorrak, egiazkoaren mozorro?

Idazteko ganorazko zio bakarra, nire ikuspuntutik, errealitatearekiko, gizartearekiko engaiamendua da. Eta topikoen kontra, merezi duen literatura gehiena konprometitua da. Ez dut ukatuko zio hori, engaiamendua, neure buruari ematen diodan erantzun iraunkor bakarretakoa dena. Baina hori al da zio bakarra? Inoiz, lagunen batek galdetu dit, hala bada, ea zergatik ez dudan saiakerarik idazten. Nire erantzuna honakoa izan ohi da: alferregia naiz. Gainera, eleberri bat prestatzen hasten naizenean, mozorroaren azpitik, saiakera moduko bat ezkutatzeko parada daukat, eta horixe izaten da nire xede nagusietako bat.

Xede aitorgarria ordea, baina... barrurago arakatu eta zera agertzen zait: pizgarri nagusia, egiazkoa, exhibizionismo motaren bat balitz? Eta horixe balitz artista gehienon baitan ezkutatzen den joera subkontziente nagusia? Ba..., neure buruan nahiago ez nukeen txokorik ezkutuenetan begiratu, eta zuribide bakarra datorkit: ez da exhibizionismoa bideratzeko modurik kaltegarriena, behintzat, eta aukera emango dit, adinean aurrera eginda, zahartzea gaixotasunik itsusiena balitz legez hartzen den gizarte honetan, neure burua behar baino gehiago lotsatu barik erakusten jarraitzeko.

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

Todo lo que siempre quisiste saber sobre Žižek y nunca te atreviste a preguntarle a Txalaparta

21/03/2018

Mañana sábado se celebra el 'Indie Book Day', el día del orgullo de editoriales, libreros y libreras independientes

22/03/2018