Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Miren Gorrotxategik irabazi du 2019ko (H)ilbeltza beka ...

Miren Gorrotxategik irabazi du 2019ko (H)ilbeltza beka 'Vianako bihotza' egitasmoarekin

Baztango Udalak, (H)Ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak antolatutako beka honen xedea euskarazko nobela beltza sustatzea da, eta, horretarako, txandaka sormen eta itzulpen lanak saritzen dira. Aurten sormen lana egiteko beka egokitu da. Hamar lan aurkeztu dira eta Miren Gorrotxategirena izan da irabazlea.

Miren Gorrotxategi Azkuneren Vianako bihotza izan da aurtengo (H)ilbeltza bekaren lan irabazlea. Epaimahaikideek azpimarratu dutenez, "literatura beltza izanagatik ere, proposamenak ohiko polizia eta detektibe istorioetatik ihes egiten du. Tramak Donejakue bidea eta upategien negozioa uztartzen ditu, eta horrek ezohiko agertoki batera garamatza. Epaimahaikideoi egitasmo arriskatua eta egingarria iruditu zaigu aldi berean, eta horixe saritu nahi izan dugu, betiere deialdi honen beka izaerak liburua idazteko ez ezik lantzeko ere aukera ematen duela aintzat harturik".

Lagin irabazleari 3.000 € emango zaizkio orain eta beste 3.000 € lana akitzerakoan. 2020ko abenduan argitaratuko du lana Txalaparta argitaletxeak. Joseba Otondo Baztango alkateak, Castillo Suárez (H)ilbeltza elkarteko ordezkariak eta Garazi Arrula Ruiz Txalaparta argitaletxeko ordezkariak osatu dute epaimahaia.

Miren Gorrotxategi Azkune

(Azpeitia, 1981). Itzulpengintzan lizentziatua eta Turismoan diplomatua da. Hotel zuzendaritzako master bat eta Bigarren Hezkuntzako irakasle masterra ditu. Atzerriko zenbait unibertsitatetan ere egon da, ikasle zein irakasle modura. Itzultzaile eta idazkari lanetan ibilia, azken urteotan euskara irakaslea da Bigarren Hezkuntzan. 2016an lehen liburua argitaratu zuen, 33 ezkil (Elkar), Augustin Zubikarai sariari esker. 2017az geroztik kolaboratzailea da Urola Kostako Hitzan. Martxan den Korosagasti filmaren gidoigileetako bat izan da.

(H)ilbeltza beka

Baztanek aspalditik du euskal nobela beltzarekin lotura. Izan ere, Jose Antoni Loidiren Hamabost egun Urgainen eta Mariano Izetaren Dirua galgarri izan ziren lehendabiziko euskal nobela beltzak.

Euskal Nobela Beltzaren astearen harira sortu zen beka. Beraz, esan dezakegu Baztan euskarazko nobela beltzaren erreferentziazko eskualdea dela.

Lehenbiziko edizioa sormen beka izan zen, Miel Angel Elustondok irabazi zuen eta Kezko bola batek itoak birikak eleberria argitaratu zuen 2019ko hasieran. Iazko deialdia itzulpenari egokitu zitzaion, eta Patricia Highsmith estatubatuarraren The Blunderer nobela euskaratzen ari da Josu Barambones. Urte akaberan kaleratuko da euskaraz.

Erlazionatutako edukiak

Josu Barambones da aurtengo (H)ilbeltza bekaren onuraduna

3/10/2018

Euskal Herrian literatura beltza sustatzea helburu duen (H)ilbeltza beka Josu Barambonesi eman diote aurten. Bi urtero, aldizkatuz, sortze eta...

'Kezko bola batek itoak birikak': Baztanetik mundura, beltzez eta euskaraz

15/01/2019

Txalaparta, (H)ilbeltza ekimenaren eta Baztango Udalaren eskutik jaso zuen duela urtebete Miel A. Elustondok euskarazko literatura beltza...

(H)Ilbeltza bekaren III. edizioa: sormenezko narratiba lanak aurkezteko deialdia zabalik

31/01/2019

Ilbeltzaren hondarrean bildu dira Elizondoko Arizkunenea kultur etxeko sabaian Joseba Otondo Baztango alkatea, Alberto Atxa (H)Ilbeltzako kidea,...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

30 de junio de 1521 · La Batalla de Noain

27/06/2019

Libros sanfermineros para unas fiestas sin igual

1/07/2019