Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Pediatraren kontsultaren barrenetan

Santi Brouard, pediatra, politikari eta euskaltzalearen bizitza eta heriotza fikzioaren bidez eraiki dute Harkaitz Canok, hitzez, eta Adur Larreak, irudiz. Dokumental bat, hamaika artikulu eta urteroko omenaldien ondotik, zuri-beltzean kontatuko zaizkigu bai Santiren konpromisoa, bai gerra zikinaren kasu entzutetsuenetako bat, garaiaren erradiografia bat egiteaz batera.

1984ko azaroaren 20an, Santi Brouard tiroz hil zuten bere pediatría kontsultan. Julian Sancristobal Espainiako estatuko Segurtasun idazkariak agindua eta dirua eman zion Rafael Masa poliziari, eta horrek Luis Morcillori eta Rafael Sanchez Ocañari ordaindu zien hilketagatik. Brouarden heriotzak zirrara handia eragin zuen Euskal Herrian. HASI alderdiko lehendakaria, HBko mahai nazionaleko kidea, Bilboko alkateordea, parlamentaria, mediku pediatra… Bere karisma eta konpromisoagatik, Euskal Herriko hainbat familia politikotan itzal handia izan zuen Brouardek. Horiekin batera, politikari lekeitiarraren beste ezaugarri ezezagunago batzuk ere jaso ditu komiki honek, adiskide eta mediku hurbila, txantxazalea, irakurle amorratua eta euskaltzale petoa ere izan baitzen. Horrela, Adur Larreak eta Harkaitz Canok fikzioaren bidez lortu dute Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzea, ekinbide publikoa eta bizitza pribatua jostea, iragana eta oraina lotzea, garai baten kontaketa bizia marrazteko.

Egileak

Adur Larrea Eguren

(Bilbo, 1982). Arte Ederretan lizentziatua da, marrazketa eta ikus-entzunezkoen espezialitateetan. Geroztik, animazioa eta ilustrazioa izan dira bere jardueraren ardatz nagusiak. Ikus-entzunezkoen alorrean, zenbait ekoiztetxerekin lan egin du, baita telebistan eta publizitatean ere. Argitaletxe, aldizkari eta egunkarietan kolaborazioak egin ditu (Berria, Ortzadar, Xabiroi, Bertsolari, Argia, Jakin…), eta, liburu formatuan, Okatxu eta Arditutakoak albumetan parte hartu du beste ilustratzaile batzuekin batera; horietaz gainera, bereziki ezaguna da Gabriel Aresti BioGrafikoa (Erroa, 2015) komikia, poeta bilbotarraren bizian eta obran oinarritua.

Harkaitz Cano Jauregi

(Donostia, 1975). Diziplina artekotasuna du ezaugarri nagusi, eta hainbat antzezle, dantzari eta artistarekin jardun izan da. Eleberrigile eta ipuin idazle ezaguna da (Fakirraren ahotsa, Twist, Beti oporretan, Neguko zirkua, Belarraren ahoa...), eta poesia eta gidoigintza ere lantzen ditu. Komikiari dagokionez, hiru album eman ditu argitara Iñaki G. Holgadorekin batera (Piztia otzanak, Zebra efektua eta Museo bildumaeta laugarren bat osatzen ari da atalik atal Xabiroi aldizkarian (Amets alokatuak). Txalaparta etxearen eskutik Paul Austerren Kristalezko Hiria eleberri grafikoa euskaratu zuen, eta Jose Carlos Fernandesen Munduko bandarik txarrena komikiari hitzaurrea idatzi zion.

Komikiaren protagonistak

Santi Brouard

1984ko azaroaren 20an, Santi Brouard tiroz hil zuten bere pediatría kontsultan. Julian Sancristobal Espainiako estatuko Segurtasun idazkariak agindua eta dirua eman zion Rafael Masa poliziari, eta horrek Luis Morcillori eta Rafael Sanchez Ocañari ordaindu zien hilketagatik. Brouarden heriotzak zirrara handia eragin zuen Euskal Herrian. HASI alderdiko lehendakaria, HBko mahai nazionaleko kidea, Bilboko alkateordea, parlamentaria, mediku pediatra… Bere karisma eta konpromisoagatik, Euskal Herriko hainbat familia politikotan itzal handia izan zuen Brouardek. Horiekin batera, politikari lekeitiarraren beste ezaugarri ezezagunago batzuk ere jaso ditu komiki honek, adiskide eta mediku hurbila, txantxazalea, irakurle amorratua eta euskaltzale petoa ere izan baitzen. Horrela, Adur Larreak eta Harkaitz Canok fikzioaren bidez lortu dute Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzea, ekinbide publikoa eta bizitza pribatua jostea, iragana eta oraina lotzea, garai baten kontaketa bizia marrazteko.

Teresa Aldamiz

Euskal jatorriko poeta da, Filipinetan jaioa. Manilan bizi izan zuen haurtzaroa. Filosofian eta kazetaritzan lizentziatua, 1951n Bilbora itzuli zen. 1986an Poemas para vivir poemarioa argitaratu zuen, Santiago Brouard senar erailari dedikatua. Brouarden bidaide sentimental eta intelektuala zen heinean, elkarrizketa mamitsuak eta kontrapuntu literarioa aurkitu dituzte egileek haren bitartez.

Luis Morcillo

Santiago Brouarden hiltzaile aitortua da. GALeko kide, Kolonbiara ihes egin zuen. Espainiara itzuli zelarik, narkotrafiko kontuetan nahastua izan zelako atxilotu zuten. Bost milioi peseta jaso zituen Santiago Brouard hiltzeagatik.

Rafael Sánchez Ocaña

Luis Morcillori hilketan lagundu zion mertzenarioa da. 1993an 33 urteko kartzela zigorrera kondenatua izan zen. Bai Sanchez Ocañak bai Morcillok thriller girokoago trama baten garapena ahalbidetuko dute, hilketaren prestakuntza in crescendo doan tentsionamendu batekin trentzatuz eta Brouarden kontsultako istorioekin modu txandakatu eta paraleloan emanik.

Pertsonaia horietaz gainera, 80ko hamarkadako hainbat intelektual agertzen dira komikian barrena, esate baterako Eva Forest eta Alfonso Sastre. Esan gabe doa, nobela grafikoaren abiapuntua egiazko pertsonaiak eta gertaerak izan arren, kronika hutsa baino gehiago errekreazio bat da, literatur trikimailu eta sormenaren tresnen bitartez gure herriaren historian garrantzitsu izan ziren gertaera batzuk finkatzen saiatu dena, 80ko hamarkadako fresko zabala osatzeraino.

¡Suscríbete a nuestro Newsletter!

Recibe novedades, descuentos, noticias...

Erlazionatutako edukiak

Harkaitz Canoren mecanografiak

14/09/2018

Julio Cortazarren hileta, Cesare Pavesek poker karta batean idatzitako azken poema, olinpiadetan pertika jauzilariaren zain dagoen euskal presoaren...

Frakaso baten emaitza | Harkaitz Cano

9/06/2020

Elkar taldearen azken aldizkarian, 'Antzara Eguna' komikiaren jatorriaz idazten zuen Harkaitz Canok. Bertan kontatzen zuenez, liburua "frakaso...

Segunda edición del cómic sobre el asesinato de Santi Brouard, que se publica también en castellano, catalán y gallego

25/05/2020

Coincidiendo con el 35 aniversario del asesinato de Santi Brouard, el pasado mes de noviembre vio la luz en euskera la novela gráfica 'Antzara...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Emakumeen balentriak dosi txikitan | Mikel Vilches

14/11/2019

Aquel sábado de fiestas... | Extracto del prólogo de Joseba Asiron al libro 'No os importe matar'

21/11/2019