Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Piztiario xamur bat

Udako ilunsentietako kakalardo errinozeroa, garagardo-botila batetik ezin atera den eulia, eguzki-argia bilatzen duen tximeleta, mezkal botilan itotako harra. Gure inguruan daude, gehienetan horiei erreparatzeko tarterik hartzen ez badugu ere. Ingmar Bergmanen Smultronstället suediar filma inspirazio-iturri hartuta, Julià Guillamon idazle katalanak denborari buruzko liburu bat osatzeko baliatzen ditu xomorroak, natura, harremanak eta bizitza bera beste modu batean pentsatzeko gonbita eginez.

Egileak, liburuaz

Crisek buruko isuria izan zuen, eta tratamendua egiten egon zen uda guztian osasun-zentro espezializatu batean. Uztaileko azken astean etxean geunden, eta gogora etorri zitzaidan aspaldi handiko irudi bat: umeak kalean jolasean, eta, aldika, kakalardo errinozero bat aurkitzen dute, erdi hilda, kale erdian edo espaloi batean. Irudia urtero errepikatzen zen uztaileko egun jakin batzuetan: egun horietantxe gertatzen zen bakarrik, baina urte hartan ez ginen han egongo ikusteko. Kakalardo errinozeroa ni nintzen, nolabait ere: zauritutako animalia bat, bizitzak erasana; beti falta zuen hanka bat edo gehiago; ez zen kasik mugitzen, eta ezin zuen hegan egin. Ez da kasualitatea lehenengo uda hartako hizketagai ia bakarra koleopteroak izatea: neure burua blindatu nahi nuen, eta hegan egin, kakalardoen era baldar-antzeko horretan hegan egin ere.

Intsektuek gure bizitzako une zoriontsu asko irudikatzen zituzten: ni haurra izan nintzeneko garaiak; aita izan nintzenekoa, zeinean umeari erakutsi bainizkion nik txikitan ikasitako hainbat gauza; bikote gaztea izan ginenekoa, eta bikote heldu bilakatu ondorengoa. Beti zegoen tximeleta bat, matxinsalto bat, armiarma bat edo kakalardotxo bat, eta, une hartan, xomorroek aukera eman ziguten geure burua berriz aurkitzeko, eta akuilua ziren bidean aurrera egiteko: mendia zain geneukan, eta mendian, gure intsektu lagunen bizitza apalak.

«Errealitatearen lirismoaz gainez dagoen liburua, “poesiarik” gabea. Ebidentzien, bizipenen, bizikidetasun eta biziraupenen bilduma bat. Bizimodu patxadatsu eta presentearen erakustokia, biziera berreskuratu eta berreraikiaren argazkia, orrialdez orrialde ondua, hitzaren egiazkotasuna ez besterik baliatuta»
 
Julià de Jòdar

Itzultzaileak, itzulpenaz

Les cuques katalanez argitaratu zenean, «hau zuk euskaratzeko idatzi dute, Martin», esan zidan lagun batek. Baina nire katalanak, artean, ez zuen txakur txikirik ere balio. Handik urte gutxitara, ordea, halabeharrak liburua itzultzeko aukera oparitu didanean, hiru arrazoi sendo nituen eskaintza onartzeko: intsektuek pizten didaten lilura; katalanarekiko dudan atxikimendu gero eta handiagoa, eta urte askotako ibilbide profesionala.

Motxila beteta ekin nion, beraz, bide aldapatsuari, ilusio handiz. Baina ez hori bakarrik: bidean, nire —eta liburuaren— zorionerako, izan dut beste albo-lagunik ere: berrikusleak, Guillamon idazlea bera eta editorea. Asko lagundu didate, eta haiekin negoziatzen, amore ematen eta adosten ikasi dut. Hori ere erakutsi dit lan honek.

Pertsonaien originaltasunaz gainera (loreak, txoriak…, horietaz bai, baina intsektuez, nork idazten du intsektuez Kafkaz geroztik?!), liburuaren tasun bereizgarriena kontaera eten, saltokako, atzera-aurrerakoa da. Ez denboran bakarrik: orain idazlea bere buruarekin hizketan, orain bikotekidearekin; batzuetan, tximeleta baten hegaldia deskribatzen, eta tak, abisurik eman gabe, haurtzaroko gertaerak txertatuz. Julià Guillamonek esana da: «Testuak gurbitza bezalakoa behar zuen, adar berean baititu garau berdeak, laranjak eta garangorriak —txoriek mokokatuak—, eta beste adar batean hurrengo urtean garangorriak emango dituzten loreak: urtebete behar dute zoritzeko».

Editoreak, edizioaz

Liburu hau eguneroko piztiario xamur bat da, umorea eta sentiberatasuna darizkiona. Testuak oso literarioak badira ere, xomorroen izen zientifikoak ageri dira, irakurle-zaleak intsektuak erraz identifikatzeko modua eduki dezan. Hori gutxi ez, eta koloretako lamina eder bat ere gehitu zioten jatorrizko edizioari, euskarazkoan nolabait gorde nahi izan duguna. Honela azaltzen du egileak: «Behin liburua amaituta, Albert Planas diseinatzailearekin batera, bururatu zitzaigun intsektuen irudiak txertatzea liburuan, orrialdeetan agertzen diren hurrenkeran, landa-gidaliburuetan bezala. Eredua Atlas de bolsillo bildumako liburuki batzuk izan ziren, “Mariposas y orugas” izenekoak, 1934koak, lamina tolesgarri batzuk zituztenak. Edizioa Ignasi de Sagarra entomologoarena zen». Beraz, ahalegindu da zorroztasun taxonomikoa gordetzen eta irakurlearengan naturarekiko interesa pizten. Euskarazko ediziorako, gainera, lagun izan du horretan Martin Rezola itzultzailea, gai horietan jantzia bera. Aldi berean, elementu narratzaile batzuk txertatu ditu egileak, eta horren emaitza da nobela baten modura irakurtzen ahal dela liburu eder hau.

Xomorroek elkarri dei egiten diote, itxuraz, zeren xomorro zalea den egileak, bitartekari begi zoli baten laguntzaz, xomorro zalea den itzultzailea aurkitu baitu. Bereziki xomorro zalea ez den editorea ere aurkitu dute gero, eta, beren zorionerako, gauza txikiei erreparatzeko, pausatzeko eta denbora beste neurgailu batzuekin hautemateko garrantziaz eta premiaz hausnarrean zebilen editorea garai bertsuan. Elkarlana ederra izan da, egileak zein itzultzaileak pasioz lan egin baitute, aurrerantzean xomorroen gorabeherek editorearen arreta jasotzea lortzeraino.

«Umeek gauzei beti estreinakoz bezala begiratzeko eta, aldi berean, behin betiko izenak jartzeko duten era liluragarri hori»

Íngrid Guardiola

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Literatura y rebeldía contra la moralidad asfixiante

8/05/2024

Reseña de 'Tirar del hilo', por Sergio Cañón Otero

14/05/2024