Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Tupust! Euskal komikigintza feministarantz

Orokorrean, umorea eta satira, eta are zehazkiago binetagintza eta komikigintza maskulinitateek gobernaturiko esparruak izan dira. Bai, baita gure euskal Herri honetan ere. Egoerari erreparatzerakoan, harrigarriki beldurtu gintuen ikusteak zeinen tradizional eta heteronormatibo izan garen eta garen istorioen nahiz gorputzen sorkuntzan eta zeinen espazio gutxi duten eta izan duten ikuspegi binario horri kontra egin eta haratago joateko nahia izan duten eta gaur egun duten sortzaileek. Euskal Herrian oso iraultzaileak izan gara gai jakin batzuen inguruan, baina oso tradizionalak genero-sexu rolen eraikuntzan, estereotipoen betikotzean. Tupust! horri guztiari buelta emateko asmoz jaio da.

Euskal Herria ere ez da libratzen akademiak eta industriak hauspotuta mundu mailan bolo-bolo dabilen falazia kontzientzia-anestesiagarritik: emakumeek ez dute komikigintzan, binetagintzan, umoregintzan eta satiragintzan lan egin nahi (eta falazia hori hedatu dute beste hainbat subjektuetara ere. Gizon zuri heterosexual mendebaldarraren eredutik kanpoko subjektuek, hots, besteek —transek, queer jendeak, beltzek, pobreek...— ez omen dute komikia egiteko interesik). Argumentazio hori ahula bezain interesatua da, esparru publikoa maskulinizatzeaz gain, errealitatearekin etengabe talka egiten duena. Ingurumari horretan interesgarria iruditu zitzaigun martxan jartzea Euskal Herri mailako komiki-antologia-edo-dena-delako-zerbait-feminis- ta-queer-eta-gehitu-nahi-duzuen-guztia. «Hemen gaude!» esateko. eta sorkuntza zurrunekin apurtzeko. eta kontatu nahi dugun hori kontatzeko. gainera, euskaraz. Egile profesionalak egile amateurrekin nahastuz, oso-oso garrantzitsua baita hasiberriak direnei bultzada ematea eta, areago, lehen aukera bat eskaintzea.

Hamalau komiki, hogei egile, helburu bakarra: komikigintzatik eta euskaraz, eredu tradizional heteropatriarkalaren deseraikitzea. Egitasmo honek tupust egin ez dezan irakurleari dagokio orain konplize bihurtzea, antologian barrena murgildurik.

¡Suscríbete a nuestro Newsletter!

Recibe novedades, descuentos, noticias...

Komunitate bat atzean duen egitasmoa

Tupust! komiki antologia feminista honen atzean, izen bereko kolektiboa dago. Kolektiboaren helburu nagusienak dira, haien arabera: “komikia eta feminismoa uztartzea; egileen arteko sare bat osatzea; sare hori lan eta proiektu berriak abiarazteko baliatu ahal izatea, izan ditzakegun zalantzak gainontzeko taldekideekin partekatzeko eta, azken finean, elkarri laguntzeko balio dezakeen komunitate bat sortzea; gure intereseko hitzaldi, erakusketa, egitasmo eta abarrak antolatzea eta sustatzea, tartean, Tupust! komiki feministaren argitalpena bera”.

Amets Gurbiola Negugogorrek koordinatutako lehen edizio honetan parte hartu duten egileak ondorengoak dira: Irati Eguren Arruti, Paula Estévez, Arrate Rodriguez, Maite Caballero, Danele Sarriugarte & Josevisky Larratxe, Maite Gurrutxaga & Irati Jimenez, Irati F.G. & Regina Salcedo, Nerea Unanua Otxoantesana & Amaia Lekunberri Ansola, Txakur Gorria, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu Aduriz Axpi, Eider Eibar & Miren Amuriza eta Leire Urbeltz & Hedoi Etxarte.

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

'Mamá y yo y mamá': el epílogo de Maya Angelou a una vida de empoderamiento y liberación

5/03/2019

Diario de Aguirre: notas de un lehendakari que escapaba del fascismo

6/03/2019