Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Uztailak 26 : Iraultza baten historia

Uztailaren 26a egun berezia da kubatarrentzat, baita mundu osoko iraultzaileentzat ere. Moncada kuartela hartzera zihoazen Fidel Castrok gidaturiko gerrilariak eta porrot egin zuten, Komandanteak berak Guerrillero del tiempo liburuan era arin eta irakurgarrian kontatzen digun bezala. Ez da, ordea, porrot baten urtemuga ospatzen duguna, garaipenaren hasiera baizik. Moncadako ekintzak argi erakutsi baitzigun, askotan, porrot batekin hasten direla garaipenak.

Datozen lerroetan Castro beraren eta Che Guevararen irakurketak proposatzen dizkizuegu, Kubako iraultza eta irlaren egoera eta historia hobe ulertzeko balioko zaizkizuelakoan. Gora Kuba aske eta sozialista!

Historia de la Revolución cubana · Sergio Guerra y Alejo Maldonado (2009)

1959ko urtarrileko 1ean Fidel Castro Habanan garaile sartu izanak garrantzia eta transformazio politiko, ekonomiko eta sozial handiko aroari ireki zizkion ateak, eta eragin izugarria izan zuen bai latinoamerikar historian, bai ezkerreko politikan orokorrean. Iraultza kubatarrak gaurkotasun iraunkorrezko bost hamarkada bete ditu, Iparramerikako inperialismoaren etengabeko ekintzari aurre egiteko hamaika oztopo gainditu dituelarik. XX. mendeko epopeia handienetarikoa izan da zalantzarik gabe. Urteurren garrantzitsua profitatuz, gertakari ikusgarri honetara gerturatuko gintuen obra beharrezkoa genuen, Iraultzaren inguruko eta honen egungo aukerei buruzko historia motz baten bitartez datorkiguna. Ondorioa honako sintesia da, Iraultza gure esku jartzen duen altxor ttipi bat.

La historia me absolverá · Fidel Castro (1999)

1953ko uztailaren 26an abokatu gazte batek errebelde talde batekin batera Moncadako Kuartela eraso zuen, Kubako Santiagon. Erasoak porrot egin zuen eta errebeldeen buruzagia atxilotua izan zen. Fidel Castroren izena Historian bere bidea egiten hasi zen. Abokatua izaki, berak prestatu zuen bere buruaren defentsa. Epaiketa, matxinatuentzat zigor eredugarria izan behar zuena, Batistaren diktaduraren aurkako aldarri ozena eta Kubako Iraultzaren ataria bihurtu zen. Hitzaldi eder eta zehatz batean, Fidelek programa demokratikoa eta nazio askapenaren aldekoa osatu zuen, oraindik bere benetako asmoak azaldu gabe. Epaiketa hartan egindako defentsa hura liburu bihurtu zen eta mundua batetik bestera zeharkatu du, milioika ale salduz. Berrogei urte eta gero, berriro ere Santiagotik, Fidelek urte hauen guztien balantzea egiten du eta berriro ere zapalduen aldeko ahotsa azaleratzen. Bi testuen artean buruzagi koherente bat aurki genezake, bere ideiei benetan fidela.

Guerrillero del tiempo: Conversaciones con el líder histórico de la revolución Cubana · Fidel Castro y Katiuska Blanco (2013)

Komandanteak bere historian murgiltzen gaitu galdera-sorta xehe eta zabal bat oinarri hartuta, azkenean galdu egiten dena ozeanoa bezain sakona den haren bizitzaren artean. Hezur-haragizko gizonarengana hurbiltzen gaitu, hots, independentzia, justizia eta humanitatea moduko kausa zintzoen alde borrokatzen diren iraganeko nahiz etorkizuneko heroiak irudikatzen dituen ikur historikoarekin bizi den gizonarengana.
Lan itzel honek aukera ematen digu Fidelekin batera haren haurtzaroaren, gaztaroaren eta helduaroaren bidea egiteko, eta, horrela, gertaerak, ikuspuntuak, irudiak eta sentimenduak bata bestearen atzetik harilkatzeko modu natural eta gardenaz gozatzeko aukera ere izanen dugu. Bidaia bat da, iraganeko pertsona eta inguru haietatik 1959ko urtarrilaren 8ra artekoa ¯Habanan garaile sartu zen eguna¯, bidean eginahalak, miseriak, itxaropenak eta gaurko egunen zantzuak agertuko zaizkigula. Kubako Iraultzaren lider ukaezinak beste behin jantzi ditu betiereko ibiltariaren zapatak.


Más información

Mañana será demasiado tarde · Fidel Castro. Prólogo:Gabriel Garcia Marquez (2000)

80eko hamarkadaren amaiera aldera Fidel Castro herrialde sozialistetan ematen hasi ziren aldaketak salatuz hasi zen, inolako aurriritzirik gabe kapitalismo basatirantz bideratu baitziren herrialdeok. Denborak arrazoia eman dio Fideli. Gaur, Fidel eta Kubako Iraultza dira kapitalismo zapaltzaileari aurre egiten dietenen erreferentzia nagusiak. Iraultzaile kubatarraren neurria eta etika; bere diagnosi zorrotzak, bere jarreren irmotasuna eta bere hizkeraren edertasuna guztiak egiten du gizon hau mundu mailako ezinbesteko erreferentzia.

De Seattle al 11 de septiembre · Fidel Castro (2002)

1999 urtearen amaieran, Seattlen, ekonomia arloan mundu mailan agintzen duten erakunde, elkarte eta agintarien nazioarteko hirugarren gailurra egin zen. Bilkura hura sistema kapitalistak ezartzen digun ereduaren aurkako protesta handienetako baten eragile izan zen. Handik hilabete batzuetara, 2001eko irailaren 11n, mundu osoak harriduraz ikusi zuen AEBen aginte ekonomikoaren ikurrak nola erori ziren. Bi data hauen artean munduan gertatu diren gorabeherek hainbat erreakzio eta gogoeta sortu dituzte. Liburu honetan, Kubako buruzagi Fidel Castrorenak biltzen ditugu. Hitzaldiak, hiru zatitan banatuta daude. Lehenik, Kubaren eta AEBen arteko harremana da hizpide. Bigarren zatian, nazioarteko egoerari buruzko hainbat azterketa eta gogoeta plazaratzen ditu egileak eta, azkenik, I-11ren ondoren Fidelek egindako adierazpenak eta plazaraturiko agiriak biltzen dira.

Y en eso se fue Fidel · Iñaki Errazkin (2007)

'Y en esto se fue Fidel' bi asmoekin idatzitako kazetaritza-saiakera bat da: alde batetik, etorkizun hurbilean Kubako iraultzak mehatxuan dituen arrisku larriez jakinaraztea, hauetako askok barne-izaera dutenak eta bertan aipatzen diren hutsune zuzengarriek eragindakoak. Bestetik, herrialde honetako ontasun paradigmatikoak laburtzea, ahalik eta objektiboen eta gehiegizko apologiarik egin gabe. Horretarako, Iñaki Errazkinek agentzietako berrien aukeraketa zabala egin du, bere garaian komunikabide guztietako erredakzioetara iritsi baziren ere, argitaratuak izan ez zirenak, kasu zehatz batzuk salbu. Zalantzarik gabe liburu honek irakurlea Kubara gerturatuko du, herri alai eta borrokalaria, Fidelekin edo gabe, Raulekin edo gabe, sozialismorantz bidea egiten jarraituko duena, gehiengoak argi baitauka alternatiba, Rosa Luxemburgok esan bezala, basakeria dela. La guerra mediática contra Cuba [DVD] Cuba Información.tv-Eguzki Zirrikitu bat komunikabideen blokeoan. Iraultza kubatarrak etenik ez duen berriak manipulatzeko kanpaina jasaten du. Kanpaina honen xedea Kubako garapen eredua, sistema politikoa eta ekonomikoa bideraezina, bidegabea eta antidemokratikoa dela frogatzea da. CUBA INFORMACION  zirrikitu izan nahi du Iraultzaren garaipenaz geroztik eskura dauzkaten baliabide guztiekin, nazioarteko informazioari buruzko itunak ere hautsiz, Europa eta, nagusiki Estatu Batuetako informazio oligopolio handiek sortu duten komunikabideen blokeoan.

De Ernesto al Che · Carlos Galica Ferrer (2007)

El viaje en motocicleta realizado por el Che y Alberto Granado por Latinoamérica es mundialmente conocido. Libros y películas nos recuerdan que fue en este recorrido por diferentes países cuando despertó su conciencia política y su ansia por la justicia social. Cuenta en primera persona las aventuras más insólitas de un joven Guevara junto a su amigo Carlos Ferrer.

'El año que estuvimos en ninguna parte'  Paco Ignacio Taibo II, Froilán Escobar, Félix Guerra (1995)

Zurrumurruek Fidelek ezbai batean hil egin zuela zioten, mafiak hil eta Las Vegas-eko soto batean lurperatuta zegoela, Kubako sikiatriko batean zegoela... Baina non zegoen Che Gebara 1965ean? Lehen mailako testigantza, historia garaikidearen episodio baten kondaketa dakarkigu: 60. hamarkadan Cheren aginduetara Kongo belgiarraren askapenean parte hartu zuen borrokalari kubatar batena

Viaje por Sudamérica · Ernesto Che Guevara, Alberto Granado (1994)

Che ta bere bidaia-lagunak Latinoamerika zeharkatzen dute eta beren 20 urteen freskotasunaz, jendea eta tokien inguruko iritziak komentatzen dituzte. Liburu zoragarria Cheren gaztarora bidaiatzeko.

Diario de Bolivia · Ernesto Che Guevara (1997)

Gertaerak egunez egun apuntatzeko zeukan ohiturari esker, oso informazio xehea dugu, zorrotz eta zehatza, Bolibian eman zituen azkeneko egun heroiko haien inguruan.

Che Guevara: Pensamiento y política de la utopía · Roberto Massari (2004)

Che Guevararen izen eta irudia oraindik orain belaunaldi batzuentzat adierazgarri erromantiko, gizatiar eta militantea da. Baina Ernesto Guevara, akzio-gizon bezala ezaguna dena, pentsamendu politikoko historian zehar gehiegitan ezkutatu izan da. Liburu honek Cheren formazio esperientzia eta bere kideekin zituen eztabaidak gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen digu, baita bere literatura gustukoena, munduko hainbat lekutako prozesu iraultzailearen garapenaren inguruko bere kezka, teoria-praktika erlazioari buruzko bere ikusmolde originala edota hezkuntzarekiko eta askatasun mugimenduetan emakumeak duen garrantziarekiko bere hausnarketa ere. Liburu hau Che harrigarri baten, guztiz dogmaren aurkakoa den, polemikoaren eta libertarioaren teoriak berreraiki ahal izateko eginiko ikerketa kritiko konprometitua da. Zeinak mundu mailako ezkerraren momentu zalantzatsu hauetan interes berezia hartzen duen.

Textos revolucionarios · Ernesto Che Guevara (1997)

Liburu honek Che Gebararen testu labur eta ezagunenak jasotzen ditu, artikulurik hoberenak, diskurtsorik bikainenak.

Pasajes de la guerra revolucionaria · Ernesto Che Guevara (1997)

Gertaera historikoen kronika hotz eta urrunaz haratago, erabat gizatiarrak dira errelato hauek, 50-60. hamarkadako hasierako urte haietan gertatutakoaren lekukotasun zuzenak.

Amor revolucionario. Celia, la madre del Che ·  Froilán González, Adys Capull (2004)

Celia de la Serna, Che Guevararen amaren bizitza, ama-semeek elkarri idatzitako eskutitzen bidez emana. Gutunak, Chek Granadorekin batera Hegoamerikan zehar egindako ibilaldian hasi eta iraultza kubatarraren garaipen eta finkatzera artekoak dira. Bere semeari ez ezik, honek ordezkatzen zuen borrokari erabat lotutako emakume baten bizitza.

Cuba ante la razón cínica. Entrevista con Noam Chomsky · Heinz Dieterich (1994)

Bere saiakera batean Noam Chomskyk zioen "mundu libre"ko komunikabideek euren funtzio ideologikoa edozein estatu-propaganda sistema bezala betetzen dutela. Kuba horren adibide argia da. Badago politikarien, kazetarien, argitaratzaileen, akademikoen eta beste sektore batzuen anaidi handi bat Kubako errealitatea sistematikoki ezkutatzen, desitxuratzen eta faltsutzen duena. Congregatio de Propaganda Fide berriak bere indotrinazioa Inkisizioak egin bezala egiten du, goi-balore batzuen izenean: historikoki Elizaren egia izan zen, egun Kapitalarena. Liburu hau inkisizio berri honen teologia politikoa desmitifikatzen saiatzen da.

Contra España · José Martí (1999)

Ezbairik gabe, XIX. mendeko kazetaritza-kronikarik onenetakoak Jose Martik izkiriatu zituen. Espainian igaro zituen bi erbestealdietan, hango politika, kultura eta bizimodua ezagutu zituen, eta gero bere liburuetan islatu zuen hura guztia. Liburu honetan lan haietako zenbait biltzen dira, gertaera politikoen azterketa egiten du egileak, eta gizartearen aldeko lekukotasun berezia da, inperialismoaren aurkakoa. Bere egunerokoaren zenbait zati eta beste zenbait poema ere biltzen dira lan honetan. Literaturaren historiak ezagutu duen egile konprometituenetarikoa dugu Jose Marti, eta bere prosa eder eta sakonenetakoa da.

Habaneras. Diez narradoras Cubanas · Edición a cargo de Mirta Yañez (2000)

Liburu honetan hamar istorio, hamar emakume idazle, hamar begirada zorrotz eta ezberdin elkartzen dira, eta Kubako literatura garaikidearen aberastasuna eta bizitasuna erakusten digute. Habaneras, halaber, emakumearen ahots narratiboa da. Hiru belaunaldi ezberdinetako idazleak dira hauek, biolentziari, amodioari, ametsei eta XX. mende amaierako Kubari buruzko ikuspegi ezberdinak dituztenak. Mirta Yañezek dioen moduan, lan honetan bildutako emakumeen ezaugarri komunena errealismoa da. Eta errealismo horretatik abiatuta eraiki dute literatura idazle hauek, eguneroko bizitzari absurdua, magia, umorea, fantasia eta surrealismoa elkartuta. Atzean, testuinguru modura, egoera politikoa, gizartea, ideiak... agertzen dira. Ipuin bilduma hau, bere osotasunean, ezusteko begirada da. Eta narrazio bakoitza, halaber, ezusteko bat.


Informazio gehiago

'Che Guevara, ametsen komandnatea' Lore Agirrezabal (2003) · >10 urte/años

10 urtetik aurrera. Che Guevara mito bihurtu da, eta irudi ezaguna da haren aurpegia. Hamaika lekutan ikusi dugu hainbat aldiz, baina denok ezagutzen dugun irudi horren atzean hezur-haragizko norbait dago. Izan ere, Che noizbait Ernesto izan zen, mutiko abenturazale eta asmatikoa. Asko bidaiatu zuen, eta bidaia haietan ezagututako bidegabekeria eta miseriari aurre egin behar zitzaiola sinetsita, borrokaren bidea hautatu zuen. Kubako Iraultzak egin zuen ezagun, baina herrialde hura utzi eta beste leku batzuetara joan zen lanera, berdintasunean oinarritutako gizarte berriak eraikitzera. Bolivian hil zuten militarrek. Haren pentsamoldea, ordea, bizirik dago oraindik. 10 urtetik aurrera

'Askatasunaren eskola' Fidel Castro (2000) >8 urte/años

8 urtetik aurrera. Kuban, Iraultza gailendu zenean, errebeldeek gotorleku militarrak eta kuartelak menperatu eta askatasunaren eskola bihurtu zituzten. Lehenengoa Fidelek inauguratu zuen, eta orduan eskaini zien hitzaldi oso bat haurrei lehen aldiz. Hitzaldi ezagun hura jasotzen du esku artean duzun liburuak. Bertan, besteak beste, iraultzaile onak izateko ikasi egin behar dela nabarmentzen du egileak, ikasten ez duenak, nahi izanda ere, ez baitaki gauzak ongi egiten.

 

 

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Hoja de ruta. Hacia la paz en el Kurdistán | Prólogo de Arnaldo Otegi al libro del líder del PKK Abdullah Öcalan

24/07/2015

¡La cárcel ni para mis enemigos! | LUCIO URTUBIA

14/09/2015