Albert Sánchez Piñol
1965 Bartzelona (Bartzelona, Països Catalans)
Idazle eta antropologo katalana, Afrikako diktadoreei buruzko Pallasos i monstres satira gordina argitaratu zuen 2000. urtean eta, ondoren, Compagnie difficili (Marcello Fois-ekin batera) eta Les edats d’or saiakerak kaleratu zituen italieraz eta katalanez. Hala ere, lehen eleberriarekin eskuratu zuen arrakasta, Larrua hotzekin (La Campana, 2002). Epe laburrean eta inolako laguntzarik gabe, milaka ale saldu, liburua hogeita bost hizkuntza baino gehiagotara itzuli, film proiektu bat martxan jarri eta bi sari erdietsi zituen. Geroztik, Piñolek berezko tokia du idazle katalanen artean.