Jon Gerediaga Goitia
1975 Bilbo (Bizkaia, Euskal Herria)
Antropologia ikasketak egin zituen Bilbon eta Herbeheretan. Sorkuntzari dagokionez, poesía da gehien landu duen alorra: Fitola Balba, Karpuki Tui (2004); Jainkoa Harrapatzeko Tranpa (2007); Zentauro-hankak (2012), Argia, lurra, zuhaitza, zerua (2015). 1999an sortutako F.T.I.-Antzerkiola Imaginarioaren kide izan zen, eta hainbat antzezlanen sorkuntzan hartu zuen parte. Besteak beste: 8 Olivetti Poetiko (Hiru, 2001); Mundopolski (Artez, 2007); Yuri Sam, otoitza (Artez, 2007); Au revoir, triunfadoreak (Artez, 2007); Babiloniako Loreak (2009). 2003 urteaz geroztik filosofia irakasle da Lauro ikastolan.