Natura berriak
Kritika saria 2020
«Liburuaren estilo batasuna eta kohesioa, estilizazio ahaleginaren kalitate poetikoa, naturaren bilakatze eternalaz aritzeko asmoaren ausardia, poesia handienak heldu dion gaia izanik... Izan ere, naturako elementuen agertze eta iraupenari buruzko hausnarketa poetiko-filosofikoa da liburuaren gai ardatza: edertasun ekologiko bat, gizakion begiradak hunkitua.
Alde batera ekialde urruneko poesiaren finezia eta sakontasuna oroitarazten duen estiloa badu ere, mendebaldetarra da asmo poetikoa: Lukrezio poeta-zientzialariari eginiko lehen aipuak iradokitzen duenez, "De rerum natura"z dihardu, kreatua den materia ororen norantza eta funtsari buruzko galdaketan. Horren berri emateko, egunaren orduen araberako dietario gisakoa egituratu du, eta giza bihotz hauskorra ere materia guztien artean sustraitua aurkeztu digu, egunetik egunera orduen gurpilean eramana.»
•••
(Epaimahaiaren aktatik)
15,00 €
14,25 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)