Azken afaria
XXI. mendearen hastapenean Bilboko txoko batean bazkaltzeko bildu dira lau gizonezko, gaztetan elkarrekin ikasten ibili izandakoak Deustuko Unibertsitatean. Atzera begiratu eta harritu egiten dira, gazte izandako haiek zer bihurtu diren ikusirik. Oraindik ez dakite, ordea, etortzeko dagoela aldaketa errotikoa. Gertakizun batek dena nahasiko du lau adiskideen artean; jarreraz eta are ideologiaz ere aldaraziko ditu, eta ordura arte pentsaezina zena egitera bultzatuko.
Muturrekoa da Xabier Montoiaren zazpigarren nobelako protagonisten bidaia, bazkari alai batekin abiatu eta, gau sakon batean barrena igaro ondoren, azken afarira daramatzana.
18,50 €
17,58 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)