Hitzontziak
Langile borroka, sabotajeak, lapurretak, drogak, negozioak, hilketak, adiskidantza, amodio harremanak dira Xabier Montoiaren zortzigarren nobelako adarrak. Iturri tabernan topo egiten dute aldian behin Oihane filosofo gazteak, Biteri tabernariak, Gloria alargunak eta Goietxe ugazabak. Ez dira laurak elkarren lagunak, baina pixkanaka elkarren berri izaten hasiko dira. Kontakizun durduzagarri honetako protagonistak memoriaren menpe bizi dira neurri handi batean. Iraganeko mamuek ez diete bakerik ematen, kontu eske etorri izan balitzaizkie bezala.
23,00 €
21,85 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)