Bibliomania
Gustave Flaubertek (1821-1880), Bibliomania idatzi eta argitaratu zuen hamalau urte zituela. Unibertsitatean Zuzenbidea ikasten ari zela nerbioetatik gaixotu zenez, ikasteari utzi behar izan zion eta handik aurrera bere neurosia literaturaren bidez saiatu zen apaltzen. Ikerlari askok eman digu haren idazkeraren berri, R.Barthesek, M. Proustek, J.P. Sartrek eta abarrek Flaubert helduak erabili ohi zituen esaldien ezaugarriez hitz egin digute. M. Proustek berak honakoa zioen haren idatz tankerari buruz aritzerakoan: Edertasun gramatikala egon, badago (edertasun morala, dramatikoa eta abar dauden bezala) baina ez du erabilera zurrunarekin zerikusirik. Flaubertek lan handiz erditu behar izan zuena halakoxea zen eta, zalantzarik gabe, haren edertasun horrek sintaxi-arau batzuk erabiltzeko modua izan zezakeen...
Baina aipatu estilo hori Flaubert zaharraren neurosi baten ondorioa izan zen, hau da, etengabe zuzendu beharrak ekarritakoa.
Flaubert nerabearen testu honek, ordea, ez du honako ezugarririk, aitzitik, esaldi zuzenak eta solas garbiak azaltzen zaizkigu haren literaturan ohikoa ez den gai baten inguruan: liburuek eragindako eritasuna.
Detalles
Comentarios 0 Comentario(s)