"Fake News"-ak ez dira atzo goizekoak
Gezurraren erabilera politikan oso zaharra da baina «Fake News»-ak adierazpidea hautatu zuen Collins-en hiztegi famatuak 2017ko hedatuena ingelesezko berrien artean (Oxford-en hiztegiak, berriz, «egiaostea» aurkeratu zuen 2016an)
Halere, ¿Fake News, zer dira?: funtsean kontrastatu gabeko berriak.
Jakina, orain arteko gizarteetan informazioa helarazteko era simetrikoan, ahoz ahokoa izaten zen modu erabiliena eta eraginkorrena. Orain, berriz, internet dela medio, buruz buruko informazioaren elkartrukea ematen da sarean. Beraz, orduko zurrumurru, bolo-bolo edota esamesak, ahoz eman beharrean, zuzenean edo telefonoaren bidez, sarean, hedatzen dira egun (facebook, you tube, instagram, twitter, whatsapp…, eta gisakoen bidez).
Eta horrek horrela funtzionatu ohi du zeren eta gaindituta dauden garai industrialei zegokien informazioa helarazteko era asimetrikoak, hedabide klasikoak, alegia telebista, egunkariak, berri agentziak edota, neurri txikiagoan, irratiak… dagoeneko ez dira fidagarriak izaten. Honekin esan nahi du Rodriguezek gaurkotasun handiko hitza eta gaia direla, Fake News-ak nahiz eta atzo goizekoak ez izan.
Detalles
Comentarios 0 Comentario(s)