Erresumaren ilunsentia
1190. urteko Santa Katelina egun batez hasten da nobela hau, Gaztelako Alfontso VIII. erregeak Haro familiaren laguntzarekin Nafarroako Antso VI. erregeari Bizkaia kendu zionetik urte gutxira. Geroztik, Durangaldea ?bi erresumen arteko muga? azpikeria politikoen jokaleku bihurtu da. Bertako tenentea, Petro Latrone, Didaco Lupi Harorekin azpilanetan dabil, Gaztelaren eskutik boterea handitzeko. Nafarroako erregeak, ordea, arretaz zelatatzen ditu muga-eskualde horretako jauntxoen jukutriak, bere erresuma eta herritarrak barneko nahiz kanpoko etsai guztien erasoetatik geritzatzera deliberatua. Mila Salterainen eleberri koral honetan Errikardo Lehoi-Bihotza, Antso VII.a, Berengela eta gisako pertsonaia historikoak Peru itsuarekin, Anglesa serorarekin edo Prudentzio sasikoarekin nahasten dira. Denen artean garai gatazkatsu baten irudi bizia eskaintzen digute, gure historiaren idegurutze erabakior batekoa. Erresumaren ilunsentia hasi zenekoa.
19,80 €
18,81 €
Klub
Cantidad
Detalles
Colección
AMAIUR
Género
Ensayo
Edición
1
ISBN
978-84-15313-98-4
Idioma
Euskera
Fecha de publicación
20 noviembre 2014
Páginas
384
Peso
444gr
Comentarios 0 Comentario(s)