Euskal artikulua edo izaera
Liburu hau bestetatik ezberdina da. Ziur aski behin baino gehiagotan gertatu zaizula, liburu bat irekitzean zure galdeen erantzun guztiak aurkitzea, antzinako misterioei eta unibertsoari buruz, filosofia eder batekin baina ez arras berria.
Liburu honen gaia EUSKARA da, noizkoa den eta nortzuek egina. Aspaldidanik euskaldunek pentsatzen zuten euskara Adan eta Ebaren hizkuntza izan zitekeela, batez ere, bizkaitarrek, zeren beren euskalkian Ebaren izena bi aldiz agertzen baita filiazioan: AR-EBA eta N-EBA hitzetan.
Duela urte batzuk, euskal hilabetekari batean irakurri nuen euskarak 5.000 urte zituela. Nire lehengo liburuan, “Euskara edo sugearen zibilizazioa” izenekoan, esaten nuen data hori barregarria zela eta euskarak 50.000 urte gutxienik bazituela, non ez ziren 100.000 urte. Nire azkeneko ikerketek erakusten dute hau izan zitekeela benetako data.
Comentarios 0 Comentario(s)