Euskal herrietako ipuin gaiztoak Maitagarri, amaizun, sorgin eta herensuge
Eta, hala ere, amaiera zoriontsuarekin. Ipuin hauetako pertsonaiak haur bakoitzaren barruan bizi dira; pertsonaia guztiak haurraren nortasunaren parte dira, eta nortasun hori eraikitzea lan gogorra da. Haur bakoitzaren bihotza borrokan dabil barruko izaki gaiztoen kontra, eta laguntza eskatzen die barruko izaki zintzoei. Krudela da borroka hori, hil edo bizikoa. Horregatik deritzegu gaiztoak ipuin hauei. Baina ez zentzu moralean, baizik eta ezaguera argitzeko zentzuan.
Haurrak pixkanaka ikasten du ama eta aita batetik datorrela; bere barruan topatzen ditu amaren eta aitaren errainuak, nornahi direla ere eginkizun horiek betetzen dituztenak; amesten du, eta nola!, bi errainu horiek betiko ezkontzea, bere nortasuna sendotzeko eta bizitzako abenturari adorez ekiteko.
Detalles
Comentarios 0 Comentario(s)