Kaliforniakoak (1533-1848)
Fortún Ximénez de Bertandona, Kaliforniako lurra zapaldu zuen lehenengo europarra; Vicente de Zaldívar, bisonteen eta Apatxe «behizainen» lehen deskribapen zehatza egin zuena; Juan Bautista Anza I.a, Fronteras presidioko kapitaina, Apatxeek hil zutena, eta haren seme Juan Bautista Anza II.a, Sonoratik San Franciscora bitarteko bidea urratu zuena; Arrillaga, Borica eta Solá, Kaliforniako gobernadore izandakoak; Vicente de Santa María frantziskotarra, San Franciscoko jatorrizko biztanleei buruz kontakizun xarmagarria idatzi zuena; Pablo de Mugártegui, Kaliforniako ardoaren aita...
Horien eta beste euskaldun askoren bizipen harrigarrien berri dakar liburu honek. Ameriketako lehenengo euskaldun haiek itsaso eta lur arrotzetan pasa zituzten poz eta nekeak kontatzen ditu, aldi berean Kaliforniako jatorrizko biztanleei buruzko albiste ugari eskainiz. Albiste interesgarriak, benetako harribitxiak, europarren eta indigenen lehen kontaktuari buruzko lekukotasun bakarrak, kasu askotan.
Hain ezezaguna zaigun mundu horretan barrena gidatuko gaitu Asun Garikanok, eta bidaia Far Westeko Euskal Herrian barrena gidatu gintuenean bezain ustekabekoa eta gogoangarria izango da.
26,50 €
25,18 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)