Ripleyren jokoa
Patricia Highsmith ez da nolanahiko hilketa-nobelagilea. Haren liburuak behin baino gehiagotan irakur daitezkeen horietakoak dira, eta oso gutxi dira hori esateko aukera ematen dutenak. Bere mundu berezia sortu duen idazle bat da: mundu klaustrofobiko eta irrazionala, sartzen garen bakoitzean arriskua sentiarazten diguna.
GRAHAM GREENE
Patricia Highsmith gaur egungo hilketa-nobelagilerik garrantzitsuena da.
JULIAN SYMONS
Liburu hau askok eta askok irakur dezakete atsegin handiz: idazkera zuzen eta zehatza gustokoa duten guztiek esate baterako, edo suspensea literatura onaren ezinbesteko osagarritzat daukatenek, edo nobela honetan azaltzen diren Ripley edo Jonathan bezalako pertsonaia zintzogaiztoekin neurtzeko arriskua hartu nahi dutenek, eta bi lekutan, fikziozkoan bezala zinezkoan, bizitzeko gai direnek, eta literaturara aurriritzirik gabe hurbiltzen direnek, eta bizitzaz apur bat aspertuta egon eta emozio pittin bat bereganatu nahi dutenek, eta egun euritsuetan sofa gainean etzan eta liburu bat hasi eta bukatu desio izaten dutenek… Bai, horiek denek eta beste askok atsegin handiz irakur dezakete liburu hau. Eta zuk ere bai, irakurle.
B. ATXAGA
Comentarios 0 Comentario(s)