Lardaska
Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko II. (H)ilbeltza bekaren irabazlea
Bizitza ederra eta etorkizun oparoa du Walter Stackhouse abokatu gazteak: maite du bere emaztea, Clara, eta ez du zalantzarik harremanaren alde egiteko gauzak okertzen direnean ere. Itxuraz hala da, behintzat; egunkarian atera den kasu batek kitzikaturik, ordea, Walter emaztearen desagerpenarekin ameskeriatan hasiko da. Egun batetik bestera, eta trakeskeria batzuk tarteko, bai Corby detektibe tematia, bai adiskideen susmoak atzetik segika izanen ditu Walterrek, Clararen gorpua bide bazterrean agertu ondotik. Egin ote dezake inguruan dugun jende arruntak halako basakeriarik? Zer erakarpen egon liteke horren atzean? Patricia Highsmithen thrillerrek ohi dutenez, hasieratik bertatik eleberriaren egonezin giroak harrapatuko du irakurlea, eta sakontasun psikologikoak lagunduko dio istorio ikaragarri honen bururaino, pertsonaia xelebre bezain ohikoen bitartez.
19,80 €
18,81 €
Klub
Cantidad
Detalles
Colección
AMAIUR
Género
Narrativa
Edición
1
ISBN
978-84-17065-98-0
Idioma
Euskera
Fecha de publicación
3 febrero 2020
Páginas
450
Peso
429gr
Comentarios 0 Comentario(s)