Markos Gimenoren 101 letrakartel
Markos Gimeno Vesga, 1974ko maiatzaren 5ean jaio zen Ermuan. Lagunak animatzeko, elkarlanean aritzeko eta buruari bueltak emateko dohaina izan zuen gaztetaik. Bere bizitza sorkuntzara bideratu zuen, nahiz eta bipolaritate gaixotasuna eta depresioaldiak jasan. Bere buruaz beste egin zuen, azkenean, Eibarren 44 urte zituela, 2018ko abenduaren 7an.
Musika alorrean, The Pepes, Julio Kageta, Dantzut eta, azkenik, PAM (Puto Amoak Matematiketan) taldeetako partaidea izan zen, baxua eta ahotsa. Antzerkia ere egin zuen, Juanma Rodriguezekin batera, Hipo y Condrias y Macho-Maris.
Markos Gimenoren bizitza eta obra oso interesgarriak dira zentzu askotan, eta denok ezagutu beharko genuke. Haren kartel palindromiko bakoitzak sorpresa linguistiko bat aportatzen du, eta zerebroarentzako joko bat. Gainera, euskal komunitate duin, alai eta sortzaile baten parte sentiarazten gaitu.
24,00 €
22,80 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)