Mundu bat motxilan Alex Txikonen menditazioak
Liburu honetan Everestera joango gara Alex Txikonekin batera. Oxigeno barik eta negu betean heldu nahi du munduko gailurrera. Baina igoera horretan bere pentsamenduek erakutsiko digute mendia ez dela lehia, ez dela inorekiko erronka eta, aldiz, garrantzitsua dela zelan joaten garen, zerk bultzatzen gaituen, nola jokatzen dugun. Bidea urratu ahala bizitzaz, naturaz eta herriaz hamaika gogoeta, bizipen eta pasadizo azalduko zaizkigu.
Mendia izan baitaiteke batera zoriontasuna eta sufrimendua, laguntasuna eta bakardadea, zirimola eta aingura, pizgarria eta motela. Dena bukatu eta hasten den lekua. Gazteentzako nahiz helduentzako liburu kitzikagarria. Testua Unai
Ormaetxeak idatzi du eta ilustrazioak César Llagunorenak dira.
19,00 €
18,05 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)