Neska baten memoria
1958ko uda da. Udalekuetako begirale lanak egiten dituen bitartean, familiatik urrun, lehen aldiz, hemezortzi urteko neska bat ausarki sartzen da mundu helduan: maitasuna eta sexua, gazte izatearen nahasmena, damuak, aske eta heldu izateko irrika... Neska baten memoria eleberrian, Annie Ernauxek gizon batekin igarotako lehen gaua oroitzen du, marka ezabaezina uzten dion gaua: urte askoan ez du bere burua ezagutu nahi izan «58ko neska» hartan. Berrogeita hamar urte baino gehiago igaro eta, azkenean, horiei aurre egiteko gai sentitzen da. Garai hartako argazki eta gutunetan murgildu, atzendutako oroitzapenak berriro argitu, eta orri hauek idatziko ditu kezka eta min sekretuez, indarkeriaz, lotsaz eta isiluneez zipriztinduta, bere gaztaroaren erretratu intimoa osatzeko.
Comentarios 0 Comentario(s)