Odolaren usaina
Ezaguna da narradore hasiberrien truko erabiliena: krimena. Hilketa baten inguruan narrazio irakurgarririk sortzea erraza da. Agian errazegia, esaldiak merezi duen erlatibizazioa aurretik aitortuta. Zailena bortxa transzenditzea da, eta alde horretatik ipuin-liburu honek ihes egin dio errazkeriaren tentazioari. Haatik zorretan gaude Mikelekin. Trukean arreta zor diogu bederen.
Narratzaile iaioa zela jadanik frogatua zuen Mikel Antzak duela hiru bat urte argitaratutako Lehen Bilbuma 82-84ean. Oraingoan, trapezioarekin jauzi luzea eman nahi izan du Bigarren Bilduma honekin, sarerik gabe, eta ziur gaude ez duela ekilibrioa galdu aintzineratze horretan. Jauzi mortalez airean dagoelarik, biolentziaren munduaren erretrato bat egin nahi izan digu egileak, eta orain irakurlearen txanda da, hain mortala ez den jauzia egiteko. Biolentziaren erresuman zehar.
Detalles
Comentarios 0 Comentario(s)