Simplicissimus
Simplicissimus Patxo Telleriaren ibilbide luze eta oparoaren baitan emandako urrats bat gehiago da, eta ez edonolakoa: bere lanetan ohikoa den umore absurdoa adierazpen askatasunari loturiko bulkada sozial batekin uztartu du testu honetan. Naziak boterera iritsi zirenean Berlingo entretenimendu munduan aritzen zirenak progresistak, ezkertiarrak eta judutarrak ziren. Hirugarren Reich-etik gehienek alde egin zuten, baina bakan batzuk bertan geratu ziren autoritateek leku famatuenak itxi ondoren. Nazionalsozialismoaren garaian benetan existitu ziren hiru pertsonaia ditu ardatz Simplicissimus lanak, gaurko eguneko kezka batzuekin paralelismoa sortuta. Ikusleak, irakurleak, Tartean taldearen absurdora jotzeko zaletasuna topatzeaz gain, historiaren pasarte goibelenetan umorea nola txertatzen zen irakurri edo ikusiko du lan honetan.
Comentarios 0 Comentario(s)