Txanogorritxoren eskularruak
3 urtetik aurrera. Txanogorritxoren eskularruak honekin, egileek berrinterpretazio jostagarri eta originala eman nahi izan diote ipuin klasikoari. Ines Almagroren testua eta Mikel Mardonesen ilustrazioak bi konplizitaterekin egiten dute jolas: irakurlearena eta protagonistarena. Izan ere, pentsatzekoa da biek ere badakitela nolakoa den ipuinaren bertsiorik hedatuena. Baina istorio hau ez da beti ezagutu duguna, Txanogorritxok behin eta berriz bizi izan duena, eta horrek harritu egiten du irakurlea eta nahasirik uzten du neskatoa. ?Hauxe gauza bitxia! -esan zuen Txanogorrik, txanoa janzten zuela-. Nire ipuinean sekula ez du elurrik egiten! Ines Almagrok irakurlearen ondoan jartzen du protagonista, eta biek ere gauza bera galdetzen diote beren buruari, ohartzen baitira gertaerak ez ohikoak direla guztiz eta pertsonaien jokabidea behin ere ikusi gabekoa: ?Hauxe gauza bitxia! -esan zuen-. Otsoari sekula ez zaio ahazten ni ikaratzera etortzea!
14,90 €
14,16 €
Klub
Cantidad
Comentarios 0 Comentario(s)