Ume galduaren historia
Elena Greco idazlearen begiradatik kontatzen zaizkigu tetralogiaren azken liburu honetan Lina eta Elena adiskideen helduaroa eta zahartzaroa. Biak saiatu dira beren auzotik ateratzen. Elenak, idazteari lanbidez emana, Napolitik ihes egin du, ezkondu, banandu, bi ume izan, eta orain itzulia da Napolira, gaztetako bere lehen amodioaren atzetik, bizi berri bati hasiera emateko asmoz. Lila, berriz, Napolin gelditu da, familia-harremanetan eta Camorraren gorabeheretan katramilatuago, baina informatikaren arloko enpresa bat sortu du eta auzoko lider bihurtu da. Horrek, jakina, talka ugari ekarriko dizkio Solara anaiekin, eta ondorio latzak bere inguruko guztiei.
Baina nobela hau, batez ere, adiskidetasun baten historia da. Bi emakumeak, elkarren kontrako bi polo indartsu, behin eta berriz elkartu eta urrundu dira, elkar miretsi eta gaitzetsi dute aldizka, eta nekez estaliko dute elkarri dioten inbidia.
Bizitzak jarritako proba berriei aurre egiteko premiak behartuko ditu beren baitan aurkitzera batak bestearen nortasunaren zoko-mokoak eta beren beldur eta izuen funtsa, Italiaren mende-bueltako eta ondorengo urteetako giro nahasian.
Detalles
Comentarios 0 Comentario(s)