1968ko abuztuaren 2a | ETAk Meliton Manzanas komisarioburua tirokatu zuen
Aldez aurretik prestaturiko ekintza armatu batez ETAk hil zuen lehen pertsona, 1968ko abuztuaren 2an, Meliton Manzanas izan zen, Gipuzkoako Brigada Politiko Sozialeko komisarioburu eta Euskal Herriko torturatzailerik ezagunenetakoa.
ETAK borroka armatua erasoaldi-fasera iraganarazi beharra zegoela erabaki izanaren ondorioz gauzatu zen lehen ekintza hau: etakide batek tiro egin zion komisarioari honen etxe atarian, eta bertan hil. Ekintza horrekin, ospe handia bereganatu zuen ETAk Erregimenaren zutabeetariko bat eraitsia zuelako pertzepzio guztiz zirraragarria zabaldu zen euskal gizartean. Diktaduraren erantzuna, noski, ohikoa izan zen: errepresio-olatu bortitza. Salbuespen-egoera Gipuzkoan, ehunka lagunen atxiloketa eta ia ezin konta-ahala torturaldi latz.
Jokin Gorostidi eta Txabi Etxebarrieta izan ziren Meliton Manzanasen aurreneko jarraipenak egin zituztenak; horrek argi adierazten zuen heriotzak ez zeukala harremanik Txabirenarekin. ETAren hitzetan: "Manzanas poliziaren exekuzioa gure borroka iraultzailean aurrerapauso garrantzitsua da eta benetako zentzua hartzen du borroka horren baitan kokatzerakoan". Halaber, egun bertsuetan, Bizkaian Jose Mari Junquera Rubiok bizitza salbatu zuen oporretan zegoelako. Ekintzen aurretik-pentsatzea argi zegoen: Bilbon ETAk kamera txiki bat zeraman atentatua grabatzeko.
ETA. Historia irudietan (1951-1978) liburutik hartua.
¡Suscríbete a nuestro Newsletter!
Recibe novedades, descuentos, noticias...
Erkazionatutako edukiak
15 libros para comprender la historia (y el final) de ETA
5/09/2018
Retrato en blanco y negro • Prólogo y fotografías del libro 'ETA, una historia en imágenes (1951-1978)'
30/04/2018
«El final de ETA es el hito de partida de un nuevo recorrido»
31/05/2019
Comentarios 0 Comentario(s)