Antzinako tragedia garaikide bat
Iraken kokatutako tragedia garaikide bat kontatzen ausartu da Émilienne Malfatto argazkilari eta kazetaria bere lehen liburuan: feminizidioa. Bagdaden egindako fotokazetaritza lanaren ondorio da Que sur toi se lamente le Tigre eleberri laburra, Txalapartak orain argitaratu duena Irati Bereauren itzulpenean. Beste aipamen batzuez gainera, lehen eleberriari Goncourt saria jaso zuen 2021ean, eta horrela sartu da lizeo frantses askotako irakurgai-zerrendetan. Durduza eragiten duen irakurketa zorrotz eta bizia, eserialdi batean irenstekoa.
Gaur egungo Irakeko landa eremuan, Tigris ibaiaren ertzean, debeku zorrotza hautsi du neskatxa batek: maitasunezko harreman bat izan du ezkontzatik kanpo, bizitzaren oldar baten antzekoa. Mutila hil egin da bonben azpian, neskatxa haurdun dago: erabakia du patua. Mekanismo errukigabea abian jartzen den bitartean, neskatxaren familiako kideak agertuko dira banaka-banaka itzal mutuen erronda batean, Gilgamex heroi mesopotamiarraren begiradapean. Émilienne Malfattok, idazkera sotil baten bidez eta ongi ezagutzen duen Irakeko errealitate konplexua inspirazio iturri hartuta, gizarte hertsi batean murgilduko gaitu, gizonen autoritateak eta ohorearen legeak gobernatutako gizarte batean. Ahots asko biltzen dituen eleberri garaikide bat da hau, tragedia greko baten indarraz astinduko gaituena.
Lehen eleberriari Goncourt saria jaso zuen 2021ean.
Fotokazetariaren begirada xehetik eta hainbat ahotsen bidez kontatzen digu Emilienne Malfattok istorio zirraragarri hau.
Eleberri laburra izanik ere, luzaroan oihartzun eginen du irakurlearen barrenean.
Emilienne Malfatto Bagdaden izan zen Irakeko 2020ko iraultzan, Washington Post egunkarirako berriemaile lanetan, eta bertatik bertara jaso zituen gizarte haren kezkak, ilusioak eta borrokak. Baita etxe barrenetan eta ezkutuan gertatzen ziren minak, kontu-garbitzeak eta krimenak ere, ohorea bizitza baino garrantzitsuagoa den lurraldean; horiexek dira eleberri honetan kontatzen dituenetako batzuk, alegia.
Egilea
Émilienne Malfatto (1989, Frantzia). Argazkilari, kazetari eta idazle saritua da. Frantzian eta Kolonbian ikasi zuen, eta Agence France Presse (AFP) agentziarako egin zituen lehen lanak. Ondoren, bere kasa jarri zen, eta gerra-kazetari jardun zen Iraken 2015-2016 urteetan, eta gaur egun Latinoamerika, Irak eta Frantzia artean dabil. Haren argazkiak nazioarteko argitalpenetan agertu dira, eta erakusketak ere egin ditu. Bereziki gerra ondoko auziak, feminismoa eta gizarte gaiak lantzen ditu. Que sur toi se lamente le Tigre lanak Lehen eleberriari Goncourt saria jaso zuen 2021ean, eta kolonbiar aktibisten hilketei buruzko Les serpents viendront pour toi saiakerak, berriz, Albert Londres saria 2022an.
Erlazionatutako liburua
Erlazionatutako edukiak
Marokotik Kataluniara, patriarkatuaren pean
27/07/2018
África, continente fértil
17/05/2019
Ngũgĩ wa Thiong’o, vida y obra de un escritor al servicio del pueblo
28/05/2019
Comentarios 0 Comentario(s)