Asel Luzarragaren eleberriak, ozeanoaren beste aldean
Asel Luzarraga idazleak El panal aurkeztu du Buenos Airesen, Abaraska (Txalaparta, 2008) eleberriaren itzulpena. Luzarragak Argentinan kaleratzen duen hirugarren nobela da, Las sombras de la utopía (Utopiaren itzalak, Txalaparta, 2010) eta La mentira en la sangre (Gezurra odoletan, Txalaparta, 2011) lanei batzen zaiena.
El panal liburuaren aurkezpena Euskaltzaleak euskal etxean egin zen. Aretoa lepo zegoela, Julieta Gaztañaga antropologoak liburuari eta egileari buruzko sarrera sakon eta interesgarria egin zuen.
Eramandako aleek azkar hegan egin zuten, eta, Euskaltzaleaken ohikoa denez, aurkezpena lagunarteko jan-edanarekin luzatu zen giro ezin hobean.
Asel Luzarragaren lanak, gure liburu-dendan
¡Suscríbete a nuestro Newsletter!
Recibe novedades, descuentos, noticias...
Erlazionatutako edukiak
Letren exhibizionismoa • Asel Luzarraga
22/03/2018
eSPedizioa: gailurrera bidean egindako barne bidaia
6/08/2018
Harkaitz Cano bere literaturaren errebaletan | Mecanografiak | Irati Jimenez-en hitzaurrea
4/10/2018
Comentarios 0 Comentario(s)