Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Euskal Herriko ibilbide mitologikoak: gure paisaiak...

Euskal Herriko ibilbide mitologikoak: gure paisaiak zapaltzeko beste modu bat

Argazkien eta testuen bitartez, Imanol Bueno Bernaolak eta Aitor Ventureira San Miguelek geografia miragarri batean murgilduko gaituzte, non natura eta paisaia beti egon izan baitira izaki mitologikoek babestua. Lan honek euskaldunontzat aski garrantzitsuak izan diren izakiak dakartza beren ezaugarriekin, hala nola laminak, Mari, Tartalo, Sugaar, jentilak eta Herensuge, baita haien inguruan egundaino iritsi diren kondairak ere. Hala berean, non bizi izan diren erakusten digu, ibilbide eskuragarri bezain erakargarriak proposatuz. Mendi-errekak eta basoak beste modu batean ikusteko gonbita duzu hau. Gure kondairetako pertsonaiak non ezkutatzen diren jakitearekin bat, txundi zaitez betidanik hor egon diren elezaharretan murgilduz. Besarkatu gure mitologia.

Liburu honek Euskal Herriko natura, ondarea, kultura eta historia ezagutzera gonbidatzen gaitu beste modu batean; modu arin, interesgarri eta ludiko batean. Ibilbide ezagunak eta ez hain ezagunak erakusten dizkigu: pasiera errazak, familian egitekoak, eta beste batzuk luzeagoak; mendi igoerak; txangoak basoetan eta kostan barrena; baina denak ere edertasunez eta xarmaz beteak. Proposamenen artean, hor dira Iratiko oihana, Urkiolako santutegia, Harpeko leizea, Done Mikel Aralarkoaren santutegia eta Abaunzko leizea.

Gaztelaniazko bi liburukiak ale bakarrean eman ditugu euskaraz, guztira 36 ibilbide eta 94 kondaira aurkituko ditugularik. Ibilbideen gaineko informazioarekin batera, badakartza erlazionatutako gaiak, datu historikoak, informazio orokorra; koordenatuak, mapak, ostatuak, jatetxeak... Xehetasun guztiak gure ibilbidean ezeren faltarik izan ez dadin. Era berean, eremu hurbileko datuak datoz, izan monumentuak, izan zuhaitz bereziak eta izan baso ezkutuak, zinez uste baitugu ondare hori zaintzeko modurik onena bera ezagutzea eta balioestea dela. Bidez bide eta xendraz xendra, Euskal Herriko kondairak eta mitologia ezagutuko du irakurleak, geografia eta kultura bat bakarra balira bezala.

Hori guztia zaindutako testu hunkigarriekin eta kolorezko ehun argazki pasarekin, gure eskualdeko txoko pila batera garraiatuko gaituztenak. Aitzakiarik gabe utziko gaitu, botak jantzi eta bideari ekin.

Kondairak, historiak, mitoak, ezaugarriak, bizilekuak... Den-dena euskal izaki mitologiko nagusiei buruz.

Euskal Herri osoko ibilbideak ere jasotzen ditu.

Modu askotara egiteko: familian, lagunekin, bakarka…

Koordenatuak, ibilbide alternatiboak, toki interesgarriak, ostatu hartzeko tokiak, furgonetentzako eremuak, jatetxeak… detaile guztiak, gure paseoan ezer falta ez dadin.

Koloretako argazkiak, toki bakoitza gertuagotik ezagutzeko.

Testu zaindu eta hunkigarriak, gure geografiako txoko eta bazter guztietara eramanen gaituztenak.

Egileak

Aitor Ventureira San Miguel. 1975, Tolosa (Gipuzkoa). Idazlea eta dibulgatzailea, mitologiaren, etnografiaren eta historiaren zale suharra. Araba: mitos, creencias y tradiciones (2014) obra etnografikoaren egileetako bat, zeinetan erakusten baitizkigu Arabako kuadrilletako sekretu mitologikoak. 2021ean, Txalapartarekin, berak eta Imanol Bueno Bernaolak Rutas mitológicas vascas argitaratu zuten. Komunikabideetan kolaboratzen aritzen da, eta euskal etnografiaz duen ezagutza erakusten du Caminos brumosos blogean. Radio Euskadiko Grafitti programako kolaboratzailea izan da, gure lurreko mitologia eta ohiturei buruzko espazio horretan, baita ETB2ko Qué me estás contando magazinean ere. Era berean, Donostitik egunkari digitaleko Por los senderos de Basajaun blogean idazten du, eta Hojarasca kultur elkarteko presidente da, Euskal Herriko mitologiaren, ohituren eta natura- eta landa-inguruaren dibulgazioan diharduena. 

Imanol Bueno Bernaola. 1965, Portugalete (Bizkaia). Gai sozialen arloko idazlea eta argazkilaria, Tiempo y Palabra (1989) poema liburuaren egilea, Araba, mitos, creencias y tradiciones (2014) obraren egileetako bat eta argazki dokumentalaren arloan La Puerta Cerrada, 26 voces contra la indiferencia lanaren autorea eta, orobat argazkigintzaren arloan, Gazte Ahaztuak-Olvidados (2018) lanaren egilea. Erredakzioburu izana da Página XXI egunkarian, eta freelance aritu da komunikabide batzuentzat. 2020an, La nieve cubriendo el patio poema liburua argiratatu zuen Valparaiso etxearekin. 2021ean, Txalapartarekin, berak eta Aitor Ventureira San Miguelek Rutas mitológicas vascas argitaratu zuten. Haren argazki lanak erakusketa batean baino gehiagotan egon dira; besteak beste, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan, Deustuko Unibertsitatean, Pintoko Javier Lapeña liburutegian, Madrilgo Daoiz y Velarde kultur etxean eta beste kulturgune batzuetan. 

Liburu honek gonbidatzen gaitu izan ginena berriz deskubritzera, beharbada, haurren begirada garbiarekin; gonbidatzen gaitu patxadaz gozatzera elezaharretako parajeak, gure antzinako pertsonaiak jaun eta jabe diren tokiak. Gonbidatzen gaitu mendia, ibaia eta basoa beste ikuspegi batetik ikustera, gordeak dituzten antzinako kondairek harritu eta haien misterioak eta energia telurikoak lilura gaitzaten uztera. Zure eskuetan -eta espero dugu zure botetan ere- jartzen dugun lana gure mitologiarekin “bat egiteko” aukera bat da.

Aitor Ventureira & Imanol Bueno

Haur literatura

Erlazionatutako edukiak

Rutas, recorridos y paseos por Euskal Herria: las mejores guías

18/01/2019

En esta selección de guías de Txalaparta y Sua Edizioak encontrarás cientos de excursiones por todas las comarcas de Euskal Herria, así como rutas...

Una guía para ver, oír, oler y tocar nuestra mitología

3/12/2021

A través de fotografías y textos, Imanol Bueno y Aitor Ventureira nos acercan a los parajes más recónditos de nuestra tierra para acercarnos a los...

Forzudos y constructores: misteriosas piedras salpican nuestras montañas

14/12/2021

Mari, Tartalo, Sugaar, animales genios, personajes nocturnos… Nuestra tierra está habitada desde tiempos inmemoriales por seres mitológicos que...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Hitz gurutzatuak

28/11/2022

Rutas mitológicas vascas: otra forma de vivir nuestros paisajes

29/11/2022