Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak,...

Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak, aztergai

Hemen da Iparrorratza bildumaren hirugarren liburuxka: Nora Salbotx Alegriaren Askatu edo moztu, euskal hezkuntzagintzaz hausnartzeko saiakera labur bat. Iratzar fundazioarekin lankidetzan, gaur egungo eztabaidak jorratzen ari gara liburuxka arin bezain mamitsu hauen bitartez, borroka ideologikoa interpretatu eta horretan eragin nahian.

Bidasoaren bi aldeetara, hezkuntza, gurea, egundaino ez zaigu emana etorri. Bi estaturen interesen zerbitzura eraikitako sistemen gainetik, herri honen behar eta nahiei erantzunez egin dugun eta egiten gabiltzan prozesua da euskal hezkuntza. Hori dela eta, euskal hezkuntzagintzaz hitz egiten da liburu honetan; bizirauteko behar gorrian sortu, bulkada komunitarioan hazi eta gaur egunean mehatxu eta erronka berriei aurrez aurre begiratu beharko diena. Euskal hezkuntza sistema publiko-komunitario euskaldun, feminista, demokratiko eta aske baten korapiloa dekolonitateetan askatzea dagokigu, kanpo, barne zein gure baitakoetan. Askatzea diogu... edo moztea!

Euskal herritarroi hezkuntza formala ez zaigu egundaino eman; kontrara, egin egin behar izan dugu, egiten gabiltza oraindik ere. Zentzu horretan, euskal hezkuntzagintza bati buruz solas egitea dagokigu, non gaurko oinarrietatik bultzatuko den –bultzatzen ari garen– hezkuntza euskaldun, publiko, burujabe eta feminista bateranzko prozesua. Hezkuntza-sistema publiko burujabea behar dugu herri burujabe batean eta, aldi berean, herri burujabe hori helburu, hezkuntza norabide horretan tinko bulkatzen behar dugu. Guri dagokigu, gu kolektibo zein indibidualoi, euskal hezkuntzagintza hurrengo geltokira eramaten indarrak jartzea.

Nora Salbotx Alegria

Egilea

Nora Salbotx Alegria (1973 Iruñea). Haur Hezkuntzan eta Psikopedagogian graduatua da, Landa Eremuko Hezkuntzan aditua eta Hezkuntza eta Komunikazioan masterra egina du. Mondragon Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle aritutakoa, gaur egun Amaiurko eskolako zuzendaritzan eta Baztango Herrietako Eskoletako koordinazioan dabil. Hik Hasiko, Herri Hezitzaileen sareko, Eusko Ikaskuntzaren hezkuntza lantaldeko eta Plaza Hutsako kide. Bertze hainbat elkarte eta eragilerekin kolaboratzen du hezkuntza aferetan. Irakasleen formakuntzan aritzen da hizkuntza idatziaren didaktika eta landa eremuko hezkuntzaren ildoak jorratuz.

Iparrorratza bilduman argitaratuak

Erlazionatutako edukiak

“Gaurko mundua interpretatzeko tresnak eskaini nahi ditugu”

23/09/2020

Hemen da Iparrorratza bilduma. Iratzar fundazioarekin lankidetzan, gaur egungo eztabaidak jorratuko ditugu liburuxka arinen bitartez, borroka...

Andoni Olariaga: "Aurreko belaunaldiek utzitako ondarea lepoan hartu eta berridaztea tokatzen zaigu"

29/09/2020

Andoni Olariagaren Euskal matxinada saiakerak gure herrian gertatu diren egiturazko aldaketa politiko, filosofiko eta kulturalak...

Floren Aoiz: "Neoliberalismoaren nagusitasuna eta une berean bere kontraesanen leherketa da pandemia honen derrigorrezko kokapena"

29/09/2020

Iratzar fundazioko bi kideren arteko elkarrizketaren ondorio da liburu hau: Idoia Zengotitabengoak Floren Aoizi galdera sorta luzea egiten dio,...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Laura Mintegi: "Ehun urte eta gero, PEN sortzeko ikusten zuten beharrizanak bizirik dirau"

11/11/2021

Elikaduraren bidez, herria eraikitzen

15/11/2021