Herri baten ikonografia, xehetasunez
Joseba Asiron eta Martin Alzueta Martintxo 2014az geroztik garatzen ari diren asmo handiko eta beharrezko proiektua da Euskal Herriko Historia ilustratua. Egitasmoari amaiera ematen dio orain laugarren liburukiak, gerra karlistetatik frankismoaren aurkako borrokara bitartekoak. Ikonografia propioa eraikitzeko, historia eta artea batzen dituen lan mardula izan da, egileek maisutasunez urtez urte hobetzen joan direna, bikaintasuna lortu arte.
Euskal Herriko Historia Ilustratuaren laugarren liburukiak gure iragan hurbileko pasakizunei eta pertsonaia garrantzitsuei jartzen dizkie irudiak. Haren bidez, jakin dezakegu euskal hiriek XIX. mendean nolako itxura hartu zuten, ordura arte harresien barrenean estu-estu iraun baitzuten; jakin dezakegu airetik Gernikako bonbardaketa nola ikusi zuten; eta Rosa Oteizaren aurpegia egiaz nolakoa zen, Foruen monumentua egiteko modelotako jarri baitzuten gaztea. Hala, osatuta gelditu da sail hau, Historiaurretik gaur eguneraino Euskal Herriaren historia berreraiki duena orain arte inork egin ez duen maneran.
Laugarren liburuki hau Historiaurretik gaur eguneraino Euskal Herriaren historia berreraiki duen bilduma arrakastatsua osatzera dator.
Xehetasun handiko ilustrazio errealistek lagun egiten diete testuei, zeinak, irakurterrazak izanagatik ere, dokumentazio zorrotzean oinarritzen baitira.
Ezohiko ikerketa lanaren emaitza da, irudietan biltzen baitira estreinakoz Euskal Herriko gertaera historiko garrantzitsuenak eta gure historiaren protagonistak. Urrats sendo bat iraganeko giza paisaiak gure etorkizunerako berreskuratzeko zeregin ohoragarrian.
Euskal Herriko historia ilustratua IV
Joseba Asiron Saez Martín Alzueta 'Martintxo' Markel Lizasoain Baleztena
Editorial Txalaparta
Asmakizun handien mendea
XIX. mendea garrantzi handiko aurrerapen teknologikoen garaia izan zen, hala nola trenbidea, telefonoa, josteko makina, argazkia, gramofonoa eta itsaspekoa. Asmakizun horietako batzuk mendearen azken urteetan iritsi ziren Euskal Herrira, eta eragina izan zuten, bereziki, komunikazioetan eta garraioan, erabilera sozialetan eta eguneroko bizitzan.
Bizenta Mogel Elgezabal
Azkoitian jaio zen 1782an. Adimentsua, kultua eta bizia, euskarazko lan oso bat osatu zuen lehen emakumetzat har daiteke; izan ere, 22 urte besterik ez zituela idatzi zuen Ipui onac (1804), Esoporen alegien itzulpena, latinetik Gipuzkoako euskarara.
1893ko “Gamazada”
Karlisten porrotaren ondotik, 1840an eta 1876an, “foruen herrialdeko” eskubide historikoak zapaltzera bideratutako “erreforma” legalak etorri ziren. Baina Madrilgo gobernuen mendeku-gosea ez zen hala ere ase: behin betiko kolpea Germán Gamazo Ogasun ministroak eman nahi izan zuen 1893an, euskal autonomia fiskala desagerraraziz; bere proiektuak, ordea, erresistentzia indartsua aurkitu zuen Euskal Herrian, bereziki Nafarroan.
Zazpiak bat
Asociación Éuskara de Navarra edo Nafarroako Euskara Elkargoan garaiko hainbat intelektual bildu ziren, besteak beste, Juan Iturralde y Suit, Arturo Campión, Esteban Obanos, Estanislao Aranzadi, Hermilio Olóriz, Serafín Olave edo Florencio Ansoleaga. Elkargoaren helburuetako bat herri “éuskaroaren” historia eta hizkuntza sustatzea zen, eta “Zazpiak Bat” leloa erabiltzen lehenak izan ziren.
Euskal Herriko historia ilustratua: booktrailerra
Egileak
Joseba Asiron Saez (1962, Iruñea, Euskal Herria). Artearen historian lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean. Doktoregoa egin zuen Nafarroako Unibertsitatean, Nafarroako Erdi Aroko dorretxeen gaineko tesia eginda. Obra bat baino gehiago argitaratu ditu, bakarrik nahiz elkarlanean; besteak beste, 1512 Nafarroa, amets urratua (Elkar, 2012) eta 50 fechas clave de la conquista de Navarra (Txalaparta, 2013). Periodikoetan kolaboratu izan du artikuluekin eta zutabeekin; nabarmentzekoa da Diario de Noticias-eko "Adiós, Pamplona" saila, izen bereko bi liburukitan bildu duena. Iruñeko alkate izan da 2015etik 2019ra.
Martintxo Altzueta (1972, Iruñea, Euskal Herria). Komunikabidetan kolaboratu izan du bere olio-pintura ezagunekin; besteak beste, Nabarra eta La voz de la merindad aldizkarietan eta Berria eta Egunkaria kazetetan. Horietan guztietan kritika sozial eta politikoa eta umore grafikoa landu ditu, batetik bestera saltoka. 2008an, Joseba Asiron ezagutu zuen, eta, elkarrekin, Amaiurko gaztelua berreraiki zuten marrazki bidez, bai eta Amayur. Los últimos navarros liburuan argitaratu ere (Txalaparta, 2008). Handik lau urtera, bi lagunen eskutik, Nafarroa, amets urratua komikia iritsi zitzaigun (Elkar, 2012), eta 2013an, berriz, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (Txalaparta). 2014an, elkarrekin murgildu ziren Euskal Herriko Historia Ilustratua sailean (Txalaparta), zeina laugarren liburuki honekin bukatzen baita.
Egileen beste liburu bat
50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525)
Joseba Asiron Saez Martín Alzueta 'Martintxo'
Editorial Txalaparta
Erlazionatutako edukiak
Aventureros, revueltas sociales, brujas e ilustrados pueblan la tercera parte de 'Historia ilustrada de Euskal Herria', de Asiron y Martintxo
28/11/2018
Así se hace 'Historia ilustrada de Euskal Herria'
12/12/2018
La Inquisición y la caza de brujas en 'Historia ilustrada de Euskal Herria III'
8/01/2019
Comentarios 0 Comentario(s)