Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Herri baten ikonografia, xehetasunez

Joseba Asiron eta Martin Alzueta Martintxo 2014az geroztik garatzen ari diren asmo handiko eta beharrezko proiektua da Euskal Herriko Historia ilustratua. Egitasmoari amaiera ematen dio orain laugarren liburukiak, gerra karlistetatik frankismoaren aurkako borrokara bitartekoak. Ikonografia propioa eraikitzeko, historia eta artea batzen dituen lan mardula izan da, egileek maisutasunez urtez urte hobetzen joan direna, bikaintasuna lortu arte.

Euskal Herriko historia ilustratuaren laugarren liburukiak gure iragan hurbileko pasakizunei eta pertsonaia garrantzitsuei jartzen dizkie irudiak. Haren bidez, jakin dezakegu euskal hiriek XIX. mendean nolako itxura hartu zuten, ordura arte harresien barrenean estu-estu iraun baitzuten; jakin dezakegu airetik Gernikako bonbardaketa nola ikusi zuten; eta Rosa Oteizaren aurpegia egiaz nolakoa zen, Foruen monumentua egiteko modelotako jarri baitzuten gaztea. Hala, osatuta gelditu da sail hau, Historiaurretik gaur eguneraino Euskal Herriaren historia berreraiki duena orain arte inork egin ez duen maneran.

Laugarren liburuki hau Historiaurretik gaur eguneraino Euskal Herriaren historia berreraiki duen bilduma arrakastatsua osatzera dator.

Xehetasun handiko ilustrazio errealistek lagun egiten diete testuei, zeinak, irakurterrazak izanagatik ere, dokumentazio zorrotzean oinarritzen baitira.

Ezohiko ikerketa lanaren emaitza da, irudietan biltzen baitira estreinakoz Euskal Herriko gertaera historiko garrantzitsuenak eta gure historiaren protagonistak. Urrats sendo bat iraganeko giza paisaiak gure etorkizunerako berreskuratzeko zeregin ohoragarrian.

Asmakizun handien mendea

XIX. mendea garrantzi handiko aurrerapen teknologikoen garaia izan zen, hala nola trenbidea, telefonoa, josteko makina, argazkia, gramofonoa eta itsaspekoa. Asmakizun horietako batzuk mendearen azken urteetan iritsi ziren Euskal Herrira, eta eragina izan zuten, bereziki, komunikazioetan eta garraioan, erabilera sozialetan eta eguneroko bizitzan.

Bizenta Mogel Elgezabal

Azkoitian jaio zen 1782an. Adimentsua, kultua eta bizia, euskarazko lan oso bat osatu zuen lehen emakumetzat har daiteke; izan ere, 22 urte besterik ez zituela idatzi zuen Ipui onac (1804), Esoporen alegien itzulpena, latinetik Gipuzkoako euskarara.

1893ko “Gamazada”

Karlisten porrotaren ondotik, 1840an eta 1876an, “foruen herrialdeko” eskubide historikoak zapaltzera bideratutako “erreforma” legalak etorri ziren. Baina Madrilgo gobernuen mendeku-gosea ez zen hala ere ase: behin betiko kolpea Germán Gamazo Ogasun ministroak eman nahi izan zuen 1893an, euskal autonomia fiskala desagerraraziz; bere proiektuak, ordea, erresistentzia indartsua aurkitu zuen Euskal Herrian, bereziki Nafarroan.

Zazpiak bat

Asociación Éuskara de Navarra edo Nafarroako Euskara Elkargoan garaiko hainbat intelektual bildu ziren, besteak beste, Juan Iturralde y Suit, Arturo Campión, Esteban Obanos, Estanislao Aranzadi, Hermilio Olóriz, Serafín Olave edo Florencio Ansoleaga. Elkargoaren helburuetako bat herri “éuskaroaren” historia eta hizkuntza sustatzea zen, eta “Zazpiak Bat” leloa erabiltzen lehenak izan ziren.

Euskal Herriko historia ilustratua: booktrailerra

Egileak

Joseba Asiron Saez (1962, Iruñea, Euskal Herria). Artearen historian lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean. Doktoregoa egin zuen Nafarroako Unibertsitatean, Nafarroako Erdi Aroko dorretxeen gaineko tesia eginda. Obra bat baino gehiago argitaratu ditu, bakarrik nahiz elkarlanean; besteak beste, 1512 Nafarroa, amets urratua (Elkar, 2012) eta 50 fechas clave de la conquista de Navarra (Txalaparta, 2013). Periodikoetan kolaboratu izan du artikuluekin eta zutabeekin; nabarmentzekoa da Diario de Noticias-eko "Adiós, Pamplona" saila, izen bereko bi liburukitan bildu duena. Iruñeko alkate izan da 2015etik 2019ra.  

Martintxo Altzueta  (1972, Iruñea, Euskal Herria). Komunikabidetan kolaboratu izan du bere olio-pintura ezagunekin; besteak beste, Nabarra eta La voz de la merindad aldizkarietan eta Berria eta Egunkaria kazetetan. Horietan guztietan kritika sozial eta politikoa eta umore grafikoa landu ditu, batetik bestera saltoka. 2008an, Joseba Asiron ezagutu zuen, eta, elkarrekin, Amaiurko gaztelua berreraiki zuten marrazki bidez, bai eta Amayur. Los últimos navarros liburuan argitaratu ere (Txalaparta, 2008). Handik lau urtera, bi lagunen eskutik, Nafarroa, amets urratua komikia iritsi zitzaigun (Elkar, 2012), eta 2013an, berriz, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (Txalaparta). 2014an, elkarrekin murgildu ziren Euskal Herriko Historia Ilustratua sailean (Txalaparta), zeina laugarren liburuki honekin bukatzen baita.   

Egileen beste liburu bat

Erlazionatutako edukiak

Marinelak, matxinoak, sorginak eta ilustratuak Asiron eta Martintxoren 'Euskal Herriko historia ilustratuaren' hirugarren tomoan

2018.11.28

Gauza on guztiak bezala, luze jo du, baina hemen da 'Euskal Herriko Historia Ilustratua'-ren hirugarren liburukia, Joseba Asironen eta Martintxo...

Horrela egiten da 'Euskal Herriko historia ilustratua'

2018.12.12

Joseba Asironen eta Martintxo Alzuetaren lehen lanak ikustean, ‘Euskal Herriko historia ilustratua’ obraren hastapenekoak, txundituta gelditu ginen...

Inkisizioa eta sorgin ehiza 'Euskal Herriko historia ilustratua'-ren hirugarren liburukian

2019.01. 8

Nafarroako Erresuma 1521ean konkistatu ondoko urteak aztoramen eta asaldura sozial eta politiko handikoak izan ziren Euskal Herrian, gatazkaz eta...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Luz a la verdad y voz al silencio

2022.11.30

La iconografía de un pueblo, a detalle

2022.12. 1