- Home
- Kluba
Hau Txalaparta Klubaren gunea da, edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
Klubeko kide izan!
Liburu gomendatuen modalitatea aukeratu:
Euskaraz
- Urtean euskarazko 7 liburu gomendatzen dizkizugu
- %20ko deskontua
- Bidalketa doan
Gaztelaniaz
- Urtean gaztelerazko 10 liburu gomendatzen dizkizugu
- %20ko deskontua
- Bidalketa doan
Gaztelaniaz eta Euskaraz
- Urtean euskarazko 7 liburu eta gaztelerazko 10 liburu gomendatzen dizkizugu
- %20ko deskontua
- Bidalketa doan
Modalitate bakoitzean aukera hauek dituzu:
Abantailak
Hiru hilean behin klubaren aldizkaria bidaliko dizugu doan, Txalapartak eta beste 50tik gora argitaletxe independentek plazaratutako azken nobedadeak jasotzen dituena. Horrez gain, liburuen gaineko informazio osagarria, elkarrizketak, iritzi artikuluak... aurkituko dituzu bertan.
% 20ko deskontua aurre-argitalpen aldian dauden gomendatutako liburuetan.
% 5eko deskontua Txalapartaren eta gainerako argitaletxeen liburu guztietan.
-20%
%10-20ko deskontuak dendako gainerako produktuetan
Bidalketa gasturik gabe 25 eurotik gorako eskaera guztietan.
Opariak, zozketak eta beherapenak.
Nola funtzionatzen du?
Txalaparta Klubeko kide izatea dohainik da,
eta nahi duzunean sar zaitezke klubean, edo bertatik atera. Erosten duzuna baizik ez duzu ordaintzen, eta merkeago beti. Abantaila guztiez baliatzeko baldintza bakarra
urtean gutxienez sei produktu erostea da, izan liburuak
edo beste motatako produktuak.
Gomendatutako liburuak
Aukeratzen duzun bildumaren arabera, Txalapartak liburu batzuen gomendioa egingo dizu urtean zehar. Liburu bereziak dira, gure ustez zure liburutegian izan beharko zenituzkeenak. Liburu horiek nahi badituzu, ez duzu ezer egin behar: etxean jasoko dituzu %20 merkeago eta bidalketa gasturik gabe. Nolanahi ere, erabiltzaile gunean alda ditzakezu beste edozein produkturen truke, edo hilabete horretan deus ez bidaltzeko eskatu.
Zer da Txalaparta Kluba?
Irakurle klub bat da, argitaletxeen dibertsitatearen eta independentziaren aldekoa, monopolio handiek gero eta kontrolatuago duten merkatu honen aurrean. Pentsamendu kritikoa elikatzeko gune bat da.
Zertan datza kluba?
Gure ustez zure liburutegian izan beharko zenituzkeen liburuen gomendioa egin, eta %20 merkeago eskaintzen dizkizugu, bidalketa gastuak kobratu gabe. Baina gomendatzen dizugun liburua gustuko ez baduzu beste bat aukeratu dezakezu, argitaletxeen eskaintza zabala dugulako, edo, bestela, hilabete horretan deus ere ez bidaltzea erabaki.
Kuotarik ordaindu behar al da kide izateko?
Ez. Jasotzen dituzun liburuen prezioa besterik ez, klubekoa izateagatik dagokizun deskontua eginda.
Klubeko kide izateko epe finkoa dago?
Ez. Kide egin zaitezke nahi duzunean eta nahi duzunean kluba utzi. Kide egiten zaren unean hasten zara abantailez baliatzen.
Zein dira deskontuak?
- %20koa aurre-argitalpen aldian dauden gomendatutako liburuetan.
- % 5ekoa Txalapartaren eta gainerako argitaletxeen liburu guztietan.
- %10etik 20ra artekoa dendako gainerako produktuetan.
Bidalketa gastuak ordaindu behar ditut nire eskaeretan?
• EZ, gomendatutako liburuetan (posta bidezko bidalketa)
• EZ, eskaeraren balioa 25 eurotik gorakoa baldin bada (eskatu eta 72 ordura gehienez ere)
• BAI, 25 eurotik beherako prezioa duen liburu edo produktu bat eskatzen baduzu. Kasu horretan bidalketa gastua 3,50 eurokoa da (eskatu eta 72 ordura gehienez ere).
Zein da gutxieneko erosketa urtean?
Klubeko kide izateko eta abantaila guztiez baliatzeko, urtean sei produktu erosi behar dira gutxienez, liburuak edo bestelakoak. Klubean sartu eta urtebetera ez baduzu ezarritako gutxieneko hori erosi, ez duzu deskonturik izango, baina zure datuek aktibo jarraituko dute, gainerako erabiltzaileek bezala erosketak egiteko, edo gerora klubeko kide egiteko berriz, hala nahi baduzu.
Aldizkaria ordaindu behar dut?
Ez. Klubeko kide egiten zaren unetik aurrera, Txalapartaren aldizkaria doan jasoko duzu etxean hiru hilean behin, bidalketa gasturik gabe. Bertan Txalapartaren eta beste 40tik gora argitaletxeren azken nobedadeak aurkituko dituzu, eta horrekin batera erreportajeak, albisteak eta iritzi artikuluak liburuaren munduaz.
Zer dira gomendatutako liburuak?
Aukeratzen duzun hizkuntzaren arabera, Txalapartak zenbait libururen gomendioa egingo dizu urtean zehar. Liburu bereziak dira, gure ustez zure liburutegian izan beharko zenituzkeenak, eta %20 merkeago eskaintzen dizkizugu. Zure erabiltzaile gunean eta hiruhileko aldizkarian jakinaraziko dizugu zein diren gomendatutako hurrengo liburuak. Proposamena gustukoa izan, eta liburua jaso nahi baduzu, ez duzu deus egin behar, etxera bidaliko dizugu bidalketa gasturik gabe. Nolanahi ere, aukera duzu gure liburutegiko beste edozein produkturen truke aldatzeko, edo hilabete horretan deus ez bidaltzeko eskatzeko.
Zein hilabetetan bidaltzen dira gomendatutako liburuak?
- Gomendatutako liburuak euskaraz (7 liburu urtean): urtarrilan, martxoan, maiatzan, ekainean, irailean, urrian eta abenduan.
- Gomendatutako liburuak gaztelaniaz (10 liburu urtean): hilero-hilero, uztaila eta abuztua kenduta.
- Euskarazkoak eta gaztelaniazkoak (17 liburu urtean, 7 euskaraz eta 10 gaztelaniaz). Gomendatutako liburuak aldizkarian edo web-orrian ageri den beste edozein produkturen truke aldatzeko aukera duzu beti, edo hilabete horretan deus ez bidaltzeko eskatzeko.
Nola aldatuko ditut gomendatutako liburuak?
- Web-orri honetan duzun erabiltzaile gunean.
- Hiruhileko aldizkariarekin batera iritsiko zaizun kupoia betez. Eskatutako aldaketak bertan zehaztu, eta kupoia bidali beharko duzu postaz, gasturik gabe.
- 948 70 39 34 telefonora dei dezakezu bidalketak eta/edo erosketak egiteko, bai eta eskaerak, iradokizunak edo arazoak jakinarazteko ere. Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara astelehenetik ostegunera, eta 09:00etatik 15:00etara ostiraletan.
Liburuen ordez beste produktu batzuk har ditzaket?
Bai. Gomendatutako liburua nahi duzun produktuaren truke alda dezakezu. Gure dendan musika, DVDak, haurrentzako jokoak, jakiak, jantziak, merchandising-a eta abar daude.
Gomendatutako liburuarekin batera produktu gehiago eska dezaket?
Bai, hileko liburu gomendatuarekin batera beste produkturen bat ere eska dezakezu. Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko. Arestian aipatutako hiru bideetatik edozein erabil dezakezu eskaera egiteko.
Espainiako Estatutik kanpo bizi banaiz, klubeko kide izan naiteke?
Bai. Baina kasu horretan bidalketa gastuak ordaindu behar dira, eta prezioa indarrean diren tarifen araberakoa izango da.
Badago klubeko harpidetza egiteko beste modurik?
Hiru harpidetza modu nagusi daude:
• Euskarazko liburuak. 6 liburu gomendatzen dira urtean (%20 merkeago).
• Gaztelaniazko liburuak. 10 liburu gomendatzen dira urtean (%20 merkeago).
• Euskarazko eta gaztelaniazko liburuak. 16 liburu gomendatzen dira urtean (%20 merkeago).
Halere, beste aukera hauek ere badituzu:
• TXO! bildumaren harpidetza, haurrentzako euskarazko liburuak. (% 20 merkeago).
• Amaiur bildumaren harpidetza, euskarazko saiakera eta eleberria (%20 merkeago).
• Orreaga bildumaren harpidetza, gaztelaniazko euskal saiakera eta eleberria (%20 merkeago).
• Gebara bildumaren harpidetza, nazioarteko saiakera eta eleberria (%20 merkeago).
• Literotura bildumaren harpidetza, euskarazko literatura erotikoa (%20 merkeago).
• Cuerpo y mente bildumaren harpidetza: osasuna, natura, kontsumoa... (%20 merkeago).