Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Proposamenak bidaltzea

Argitaratzeko proposamenak bidali nahi badizkiguzu, irakurri, mesedez, jarraibide hauek:

Zuk idatzitako liburu edo liburu-proiektua bada, hauek helarazi beharko dizkiguzu emailez edo posta arruntez paperean:

  • Testua edo horren lagin bat word formatuan edo baliokidean (edozein formatura moldagarria izan beharko da);
  • Egilearen biografia laburra eta kontakturako helbide elektroniko eta telefono zenbaki bat;
  • Obraren azalpen laburra, gure katalogorako egokia dela arrazoituta.

Itzulpenen kasuan, itzultzaileek hauek helarazi beharko dizkigute emailez edo posta arruntez paperean:

  • Itzulpena edo itzulgaiaren lagin bat;
  • Itzultzailearen biografia laburra eta kontakturako helbide elektroniko eta telefono zenbaki bat;
  • Azalpen bat, obra jakin hori zergatik itzuli behar den eta zergatik argitaratu behar duen Txalapartak.

Ilustratzaileen kasuan, ilustratzaileek hauek helarazi beharko dizkigute emailez edo posta arruntez paperean:

  • Portfolio bat edo hainbat lagin eta lan biltzen dituen PDF bat edo webgune bat;
  • Ilustratzailearen biografia laburra eta kontakturako helbide elektroniko eta telefono zenbaki bana;
  • Proposatutako obraren lagin bat edota obra osoa, gidoia edo landutako txosten bat, eta Txalapartak zergatik argitaratu beharko lukeen.

Eskertuko dugu testuek aurrez berrikuspen ortografiko bat izan badute (jarri Xuxen zure ordenagailuan!). Proposamenak jaso eta gero, ahal bezain azkar jakinaraziko diogu egileari lana ongi jaso dugula. Ondoren, proposamena aztertu eta erantzuna emateko denbora hartuko dugu. Prozesua ahalik eta azkarren egiten saiatzen garen arren, ezin dugu epe zehatzik eman, idazle, itzultzaile eta ilustratzaile aunitz baitzarete. Ezezkoen kasuan, egileak lana paperean bidali badu, hura berreskuratzeko sei hilabete izanen ditu; jasoko ez balu, ulertuko dugu lana birziklatzeko ardura uzten digula.

Azkenik, Txalapartak ez du:

  • Publikatutako libururik jasoko;
  • Doktore-tesirik bere horretan onartuko;
  • Inprenta modura jokatuko.

Gure katalogoa HEMEN ikus dezakezue.

Kezkarik edo galderarik izanez gero, telefonoz deitu beharrean, bidali mezu argi eta zehatz bat edit@txalaparta.eus helbidera.